Faktoria
Josu Erkoreka
Erkorekak uste du EAJk eta PSEk asmatuko dutela Irungo krisia bideratzen, "elkarri ikusten dizkioten hutsak mahaigaineratuz". Izan ere, "legealdi hasieran gaude" esan du Jaurlaritzako bozeramaleak.
Josu Erkoreka
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Irungo udaleko aurrekontuak onartzeko sozialistek egin duten mugimenduaren atzean ez du ikusten Josu Erkorekak "planteamentu estrategiko berri bat". Areago, Jose Antonio Santano alkateak EH Bildurekin eta Podemosekin lortutako akordioa ez dela epe laburrean errepikatuko uste du Jaurlaritzarne bozeramaileak, 'Faktoria'n esan digunez. Seguru mintzatu da Gipuzkoan EAJk eta PSEk egoera bideratzeko "urratsak emango dituzte"naz, behar balitz akordioaren protokoloa gehiago zehaztuz: "elkarri gehiago abisatu beharra", esan du Erkorekak.
Espetxe politikaz galdetuta, ukatu egin du Lehendakaritzatik ETAko presoak "blokean hurbiltzeko" eskaera egin denik. Bestalde Guardia Zibilak Sortuko hainbat kideren aurka egindako azken polizia operazioari buruz, ETAko presoen ongietorrian gaian, "epaileek orain arte adierazpen askatasuna bultzatu dute"-la gogoratu du Erkorekak.
Hortik aterata, Sanchezen gobernuak 50.000 biztanletik gorako hiriguneetan gas igorpenak gutxitzeko bultzatu nahi duen trafiko murrizketa, "ondo bideratutako neurria" dela uste du Erkoreka sailburuak. Hala ere, ikusi egin beharko da neurria nola txertatzen den araudian, "eskuduntza partekatua baita" adierazi du Erkorekak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa