11:48

Faktoria

Arnaldo Otegi

'ERCk neurtuko du zer den onena Kataluniarentzat; guk errespetatuko dugu'

EH Bildu Sanchez presidente izatea laguntzetik urruti dagoela dio Otegik eta zentzurik ez dio ikusten lehenengo eurak baztertzeari eta gero babesa eskatzeari.

  • Arnaldo Otegi

    Arnaldo Otegi

    20:22 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du gaur oso urruti daudela Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzetik. PSOE eta Unidas Podemosek sinaturiko akordioaren bederatzigarren puntuan ikusten du arazoa, Kataluniako auzia elkarbizitza arazo bezala hartzen duelako. Atzoko adierazpenetan Sanchezek arazo politikoa dela aitortzea ongi hartu du Otegik, baina sozialisten hitzari ez dio sinesgarritasun handirik aitortzen eta gatazka konpontzeko zer egiteko asmoa duen ere argitu nahi luke.

ERCk Sanchezen inbestiduran zer egingo duen ez dakiela esan du Otegik, eta ez du uste ezinbestean bi alderdiek norabide berean bozkatu beharra dutenik. Otegik dio Katalunian beste fase batean daudela eta eurek neurtu beharko dutela zer den onena Kataluniarentzat eta EHBILDUri hori errespetatzea tokatzen zaiola. Gogoratu du, gainera, uztaileko inbestidurako lehen bozketan EHBILDU abstenitu egin zela, ERCk ezezkoa bozkatu zuenean.

PSOEk eta Unidas Podemosek osatuko duten gobernua aurrerakoia izango den ikusteko dagoela dio. Espainian arriskua ikusten du, mundo mailan bezala, autoritarismorako joera indartzekoa eta horren aurrean politika ausartak beharko dituztela, benetan aurrerakoi izan nahi badute. Eta erronka nagusietako bat estatúan dauden lurralde arazoei irtenbidea ematea izango da.

Sozialistek ez dietela deitu aitortu du EH Bilduren idazkari nagusiak, baztertze politika dagoela eurekiko, eta horrek ez duela zentzurik, gero babesa eskatzen baitiete.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena