12:31

Faktoria

Lander Martinez

'Aurreakordioak sendotasun nahikoa du, orain sakonago lantzen ari gara'

Lander Martinezek esan du Elkarrekin Podemosek 'behar den lan guztia' egingo du, EAJ eta EH Bilduren babesa lortzeko inbestidura saiorako.

  • Lander Martinez, Elkarrekin Podemos

    Lander Martinez, Elkarrekin Podemos

    23:22 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'PSOErekin sinatu dugun aurrekordioak sendotasun nahikoa du. Oinarriak jartzen ditu eta orain sakonago lantzen ari gara'. Lander Martinez Elkarrekin Podemosen idazkari nagusiak Espainiako gobernagarritasuna bideratzeko lortu berri den akordioaz egin duen lehen irakurketa da. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aitortu du Martinezek, berak aurretik 'informazio pixkat' jaso zutela baina, bi taldeen estatuko arduradunen lana izan da. Zoriontzeko moduko ituna iruditu zaio Elkarrekin Podemoseko buruzagiari, lehen aldiz 'gobernu koalizioa' lortu delako, 'begirada eskubide sozial eta babes sozial handiagoa' lortzean jarriko duen gobernua eratuko delako.

Babesak

Martinezek baieztatu du Espainiako gobernu berriak Pablo Iglesias presidente-orde izango lukeela eta 'oso berri ona' litzake Elkarrekin Podemos-eko arduradunarentzat, Juantxo Lopez de Uralde ingurumen ministro izatea, ''ingurumenaren alde egindako anarengatik eta ezagutzarengatik eta nazioaniztasuna defendatuko lukeen euskal ministroa' izango litzakeelako. Baina, idatzitakoa gauzatzeko, Kongresuan gehiengoa beharko du Pedro Sanchezen hautagaitzak eta ez du bermatuta. 

Elkarrekin Podemosek 'behar den lan guztia' egingo du, EAJ eta EH Bilduren babesa lortzeko inbestidura saiorako. Bidea 'erraztu' nahi du alderdi moreak Euskadin. Ezker abertzaleari begira utzi du mezua: 'zaila da ezkerreko eta soberanista den alderdi batentzat, PPk eta VOXek emango duen ezezko botoarekin' bat egitea. 'Ezezkoa emango digute PSOErekin osatuko dugun gobernu bati?' galdetu du Martinezek. Jeltzaleen botoa lortzeko, Euskadiko aurrekontuak babestea bideetako bat izan liteke. Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak 'bi negoziazioak nahastearen' aurka hitzegin du orain arte baina, gaur egin du ñabardura: 'egia da Estatuan harreman onak izatea beti errazten du eztabaidarako markoa'

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena