13:07

Faktoria

Pedro Azpiazu

'Esperientzia txarra izan zen iazkoa, baina ahazteko ahalegina egingo dut'

Aurrekontu proiektua ostiralean Legebiltzarrera bideratuta, astelehenean bertan hasiko ditu negoziazio elkarrizketak Ekonomia eta Ogasun sailburuak.

  • Pedro Azpiazu

    Pedro Azpiazu

    23:09 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurrekontu proiektua aurkeztu eta biharamunean Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 'Albiste Faktorian' aitortu du ez dela erraza izango kontuak aurrera ateratzeko akordioa lortzea. Zailtasunak batez ere EH Bildu eta PPrekin aurreikusi ditu.

Ahazten ahaleginduko dela esan duen arren iazko negoziazioan EH Bildurekin izandako esperientzia txarra gogoratu du Pedro Azpiazu sailburuak: 'Esperientzia txarrak beti izaten dira kaltegarriak. Baina nik ahalegin guztiak egingo ditut aurrera begiratzeko', azpimarratu du akordio borondatea badutela gaineratuta.

Bestetik, PPk planteatzen duen erreforma fiskala ez dela inondik inora errealista. Fiskalitatea, hausnarketa orokor baten baitan kokatu behar dela nabarmendu du eta  hurrengo urtean ekingo diotela lan horri. Hor kokatu behar da bere ustez, Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiek mahaigaineratu duten ondare zergaren eztabaida. Kenduz gero, hor galdutako dirua konpentsatu egin beharko dela dio ekonomia eta ogasun sailburuak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena