Faktoria
Pedro Azpiazu
Aurrekontu proiektua ostiralean Legebiltzarrera bideratuta, astelehenean bertan hasiko ditu negoziazio elkarrizketak Ekonomia eta Ogasun sailburuak.
Pedro Azpiazu
Informazio gehiago (2)
Aurrekontu proiektua aurkeztu eta biharamunean Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 'Albiste Faktorian' aitortu du ez dela erraza izango kontuak aurrera ateratzeko akordioa lortzea. Zailtasunak batez ere EH Bildu eta PPrekin aurreikusi ditu.
Ahazten ahaleginduko dela esan duen arren iazko negoziazioan EH Bildurekin izandako esperientzia txarra gogoratu du Pedro Azpiazu sailburuak: 'Esperientzia txarrak beti izaten dira kaltegarriak. Baina nik ahalegin guztiak egingo ditut aurrera begiratzeko', azpimarratu du akordio borondatea badutela gaineratuta.
Bestetik, PPk planteatzen duen erreforma fiskala ez dela inondik inora errealista. Fiskalitatea, hausnarketa orokor baten baitan kokatu behar dela nabarmendu du eta hurrengo urtean ekingo diotela lan horri. Hor kokatu behar da bere ustez, Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiek mahaigaineratu duten ondare zergaren eztabaida. Kenduz gero, hor galdutako dirua konpentsatu egin beharko dela dio ekonomia eta ogasun sailburuak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
2024/12/23
#-goizak_gaur_1400-# 32:19
2024/12/23
Kirol Legez 26:22
2024/12/23
Goizak gaur 31:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa