10:09

Faktoria

Roberto Uriarte

'Sanchezek duen arazoa bere aholkularia da, Ivan Redondo'

Unidas Podemoseko diputatuaren iritziz, Sanchezen aholkulariak gobernagarritasunaren aurretik jarri du koalizio morea baztertzea. Zalantzan jarri du Uriartek PSOE benetan negoziatzen aritu ote den.

  • Roberto Uriarte

    Roberto Uriarte

    19:52 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Uriarte Unidas Podemosen Diputatuen kongresuko diputatuak ez daki PSOErekin negoziazioa eten egin den, edo negoziaziorik egon den ere. Sozialistak errelato bat eraikitzeko ahaleginean antzeman ditu, gobernurik ez osatzearen ardura Unidas Podemosena dela aditzera emateko. 

Uriartek, hala ere, nahiago du pentsatzea Sanchezen errua baino bere aholkulariaren estrategia dela jarrera hau. Ivan Redondo Sanchezen gabinete buru donostiarra jo du egoeraren erantzule. Gogoratu du PPrentzat lan egin zuela Redondok eta EAJri ere eskaini zizkiola bere zerbitzuak. Era honetako aholkulariek garaipen deigarriak bilatzen dituztela uste du Uriartek, eta normaltasunez gobernua osatzea ez dela baliagarri.

Unidas Podemoseko diputatuaren iritziz, Sanchezek PSOEren oinarriei zer nahi duten galdera egingo balie, Redondok dioenaren aurkakoa esango luketeela uste du: 'con Rivera no' eta 'con Unidas Podemos sí'.

EAJk eta Iñigo Urkullu lehendakariak berak ere PSOE eta Unidas Podemosen artean bitartekari lana egitea eskaini dutela esan du, baina PSOEk ez duela horretarako borondaterik erakutsi, eta aitzakia bila aritu dela. Uriartek esan du bera azken unera arte saiatuko dela PSOEko kideekin egoera bideratzeko ahalegina egiten.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena