10:02

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Aurrekontu aurrerakoi batzuk ateratzerik badugu, saiakera egingo dugu'

ELAren kritikei erantzun die EH Bilduren koordinatzaile nagusiak. Gogorarazi du ez dutela nahikoa indarrik nahi dituzten aurrekontuak ateratzeko, eta hala, akordioak lortzen saiatzea ona dela.

  • Arnaldo Otegi Euskadi Irratiko Albiste Faktorian

    Arnaldo Otegi Euskadi Irratiko Albiste Faktorian

    24:22 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Gure lana eta betebeharra da jendearen bizi baldintza materialak hobetzea. Badakigu ez dugula indar harremanik guk nahi duguna egiteko, baina aurrekontu sozial eta aurrerakoi batzuk ateratzeko aukerarik badugu, saiakera egingo dugu", hitz horiekin adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak akordioa lortzeko asmoz parte hartuko dutela EAEko aurrekontuen negoziaketetan.

Madrilera begira, aldiz, erabakitzeko eskubidearen auzian autoritarismoranzko joera espero du Otegik Espainiako Gobernuaren aldetik, aginte makila zer alderdik hartuko duen gorabehera. Kataluniako indar independentistekin batera lasaitasun osoz eta arduraz jokatzeko deia egin du.

Presoen auzian, berriz, ETA bukatuta sakabanaketak bere horretan jarraitzea "eskandalua" dela salatu du. Hain zuzen, preso zenbaiti azkenaldian egin zaizkien ongietorriez galdetuta, esan du eremu itxietan ere egin direla ekitaldiok, eta esaterako, Hernanin eta Oñatin egin zirenak herrikoen barruan antolatu zirela berez.

Biarrizko goi bilerari dagokionez, 'G7 ez' plataformaren jokabide baketsua goraipatu du EH Bilduren koordinatzaile nagusiak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena