09:35

Faktoria

Josu Bujanda

'Lasai egoteko eta muga saihesteko deia egin nahi diegu herritarrei'

Lanerako derrigorrezkoa denean, Gipuzkoatik Lapurdirako bidea bigarren mailako errepideetatik egiteko gomendioa eman du Ertzaintzako buruak.

  • Josu Bujanda, Ertzaintzako buruak

    Josu Bujanda, Ertzaintzako buruak

    10:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

G7 gailurrak eragingo dituen oztopo eta zailtasunen aurrean, lasaitasunerako deia egin du Josu Bujanda Ertzaintzako buruak. Datorren asteko asteburuan, hori bai, ahal dela muga saihesteko gomendioa egin du eta lanerako derrigorrezkoa denean bakarrik erabiltzeko. 'Bigarren mailako errepideak erabili beharko dira', gomendatu du, zailtasunik handienak autobidean izango direla aurre ikusita. Ertzaintzak operatiboa prest duela berretsi du eta, arazorik izanez gero, laguntza eskaintzeko moduan egongo direla.

Bujandak azaldu du neurri honetako gertakizunetan esperientzia baduela Ertzaintzak baina egun askoz luzatuko dela oraingo hau eta izango direla zailtasun bereziko egun batzuk, Irun eta Hendaia artean egingo den manifestazio egunarena, adibidez. Gogorarazi du kontragailurreko antolatzaileek lasaitasunerako egin duten deia eta berretsi du 'Ertzaintza ez dela izango oztopo manifestazio horiek bakean egin daitezen'.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ia urtebete darama elkarlean Frantziako eta Espainiako Segurtasun indarrekin eta Bujandaren arabera 'prest' daude, igandetik aurrera, erantzuteko. Guztira, Ertzaintzako 4.000 agente arituko dira lan berezi horietan, polizia autonomoak dituen agenteen erdiak.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena