10:40

Faktoria

Irene Paredes

'Entrenatzaile, zelai eta baldintza okerrenekin ezin gara berdin garatu'

Emakumeen futbolak egin duen bideaz eta egiteko geratzen zaionaz mintzatu da Irene Paredes PSGko futbolaria, gertuko elkarrizketan.

  • Irene Paredes

    Irene Paredes

    23:08 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Aukera eta baliabide berdinak behar ditugu. Txikitatik'. Mezu argi eta zuzen hori behin baino gehiagotan errepikatu du Irene Paredesek gaur, 'Faktoria'n, Maite Artolak gertutik egin dion elkarrizketan. FIFProk munduko hamaikako oneneko kide izendatua du Paris Saint Germaineko futbol jokalari profesionala eta 'pribilegiatua' sentitzen da horregatik.

Etengabe gogoratzen du, ordea, bide luzea geratzen dela egiteko. 'Hemen oso atzera gaude eta asko geratzen da egiteko', dio. Gaineratu du, hala ere, 'emakumeen futbola gizon eta emakume asko ari direla bultzatzen', gizartearen ikuspegia aldatzen hasia dela eta erakundeen bultzada behar dela duintasunean aurrera egiteko. Zelaiak, entrenatzaileak edota bidaietako baldintzak 'gureak dira beti okerrenak', esan du Paredesek, eta baldintza horietan emakumezkoen futbolak ezin duela berdin garatu. Soldatetan ere behar litzateke errekonozimendua: 'postu guztiak berdinduko nituzke nik, postuaren arabera eta ez emakumeak edo gizonak diren kontutan hartuta', adierazi digu.

Hala ere, gizonezkoen futbolean gaur egun soldatak 'errealitateik guztiz kanpo' daudela iritzi dio eta ez dutela eskatzen haien parera iristea. Futbolak mundua alda dezakeela uste du, eta mundua aldatzeko futbolariek konpromezu handiagoa behar dutela. Euren soldataren % 1 garapen proiektuetara bideratzen dituen Common Goal proiektuko lehen euskal futbolaria da Irene Paredes.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena