14:36

Amarauna

Opus Deiren degradazioa

"Oso zalantzan jartzen dugu Gaztelueta auziko frogak eta ikerketa behar adinako zorroztasunez egin izana"

MIkel YARZA | eitB mEDIA

Itxaro Sorozabal Opus Deiko kideak zalantzan jarri du Espainiako Auzitegi Gorenak Gaztelueta auzian emandako epaia. Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezarri zion irakasle bati, ikasle adingabe bati sexu abusuak egiteagatik. Xabi Lasa teologoak Opus Deik botere guneetan izandako bilakaera aztertu du

  • Vatikanoko San Petri plaza.

    Vatikanoko San Petri plaza.

    26:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aita Santuaren aginduz, Opus Deik ez ohiko batzarra egin du pasa den apirilaren 12tik 16ra, Erroman. 90.000 kidetik gora dituen Opus Deiko 274 kongresista izan dira bertan, tartean Nafarroako Opus Deiko kideak ere bai, erakundearen degradazioa edo estatus murrizketa aztertu eta estatuak erreformatzeko. Aurrerantzean Opus Deiko prelatua, erakundeko burua, ez dute apezpiku gisa bereiziko, botere hierarkian postu apalago batean egongo da. Opus Deiren gaineko kontrola ere handiagoa izango da eta Vatikanoari urtero eman beharko dio bere jardueren berri, orain arte bost urtean behin egiten zuen hori.

Agindu hori pasa den udan, abuztuan, eman zuen Aita Santuak eta handik hilabete eskasera, irailean heldu zen Gaztelueta auzia berriz ere irekitzeko agindua. Bizkaian, Leioako Gaztelueta mutikoentzako itunpeko ikastetxean ikasle batek sexu abusuak pairatu zituela salatu ondotik, sekulako oihartzuna izan zuen eta Auzitegi Gorenera heldu zen kasua.

Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezarri zion irakasle bati, ikasle adingabe bati sexu abusuak egiteagatik. Bada, Itxaro Sorozabal Opus Deiko kideak zalantzan jarri du epaia, frogak "oso ahulak" direla iritzita. Erromako ez ohiko batzarrak sexu abusuekin zerikusirik ez daukala defendatu du.

Xabi Lasa teologoak, berriz, Opus Deik botere guneetan izandako bilakaera historikoa aztertu du. Lasaren esanetan, erakunde erlijiosoa Frankismo garaian izan zen indartsuen eta arrastoa utzi du gaurdaino, besteak beste, akademian, politikan eta enpresa munduan. Vatikanoaren azken 60 urteetako joera ideologikoen gakoak ere eman ditu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena