10:36

Amarauna

Trans LGTBI Loratuz lotu

Brayan Altimasberes: "Ez da gizona sentitzen naizela, ni gizona naiz"

Nagore Telleria | EITb Media

Loratuz Lotu Trans elkartea sortu dute Brayan Altimasberesek eta Mash Elizaldek. 25 urte ditu Brayanek, 21 Mashek. Helduaroan egin dute trantsizioa biek, bakarrik. Trans legeak ez ditu asebete inolaz.

  • Mash Elizalde eta Brayan Altimasbres Loratuz Lotu elkartekoak Euskadi Irratiko estudioetan

    Mash Elizalde eta Brayan Altimasbres Loratuz Lotu elkartekoak Euskadi Irratiko estudioetan

    28:47 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteartean onartuko du Ministro Kontseiluak Pertsona transen benetako berdintasunerako legea. Norbera izango da nor den esango duena, generoaren autodeterminazioa da legeak ezarriko duen printzipio nagusia. Ez da txosten mediku eta psikiatren azterketarik beharko, ezta bi urteko hormona tratamendurik ziurtatu beharrik ere.  Hiru hilabeteko epean bitan berretsi du norberak identitatea, eta 4 hilabetekoa izango da gehienez erregistro zibileko aldaketa prozesua.

Lege berriak jende asko kanpoan utziko duela uste dute biek, adin txikikoak, paperik ez duten transak... Eta aldi berean ez dute uste legeak idatzian dion bezain azkarra izango denik prozesua.

Trans legeak  adinarekin lotzen du generoaren erabakitzea. 16 urtez aurrerakoei onartuko die generoa erabakitzea modu orokorrean. 14 eta 16 urte artekoek guraso edo tutoreek lagunduta egin beharko dute eta 12 eta 14 urte artekoek epaitegian. Euskadin, 2019az geroztik, 12 urtez gorakoen kasuan, beren identidadea dokumentu administratiboetan jasotzeko aukera dute, eta eskolan, esaterako, izen eta sexu tratu egokiarekin jokatu ahal izateko, nahiz eta NANa aldatzeko 18 urtera arte itxaron behar.

Brayan Altimasberesek 18 urterekin hasi zuen trantsizioa eta Mash Elizaldek, berriz, 17rekin, transexualidadearen berri izan zutenean ikusi zuten eurei gertatzen zitzaiena hori zela. Heldu transen elkarterik ez dagoelako sortu dute Loratuz Lotu elkartea. Ezjakintasun handia dagoela diote, eta erreferenteak falta direla. Hitzaldiak ematen ere ibili dira institutuetan. Gauza bat garbi utzi nahi izaten diete hasieratik: zu trans zara eta beti izango zara trans. Inoiz ez da bidea bukatzen.

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena