13:09

Amarauna

Olatz Arrieta sagardoa

Olatz Arrieta: 'Etxean egiten zuten sagardoa, eta aiton-amonek saldu'

Astigarragan sagardo denboraldia zabalduko du Bruselako berriemaileak. Sagardoaz hitz egiten duen aurrenengo aldia duela aitortu digu.

  • Olatz Arrieta EiTBko kazetaria.

    Olatz Arrieta EiTBko kazetaria.

    14:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astigarragako Gaztañaga baserriko alabak gurasoek sagardoa egiten zutela kontatu digu. Gogoan du gainera aiton amonek nola Donostiako alde zaharrean saltzen zuten. Sagardozalea da, udan hotz-hotza edatea du gustukoen.

New Yorken sagardoa topatu zuela kontatu digu Olatz Arrietak 'Amarauna' saioan. Asteazkenean egingo dute denboraldiaren irekiera, bera izango da "hau da aurtengo sagardo berria" esan eta sagardoa probatuko duena. Lotsa pixkat ematen dio berari ardura hori izateak, eta seguru daki emozionatu egingo dela.

Beste kontu batzuetan ditu zalantzak Olatz Arrietak: ' brexitarekin beti badirudi erabiliko nuke eta Trumpekin berriz, ezinegona'.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena