Irratia
Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
'Osasun Etxea'
eitb.eus
Txertoa lortzeko lasterketetan lehenengoak izan nahi izateagatik, Alemaniako enpresak aste honetan "propaganda ekintza" bat burutu duela salatu du Felix Zubia Euskadi Irratiko medikuak.
Txertoa. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (7)
audioak (1)
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko medikuak aste honetan Pfizer enpresa farmazeutikoak koronabirusaren aurkako txertoaz egindako iragarpena izan du hizpide Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Txertoak % 90eko eraginkortasuna zuela zabaldu zuen Pfizerrek, baina hori "propaganda ekintza bat" baino ez da Zubia medikuarentzat.
Azaldu duenez, ikerketaren erdian dago Pfizerren txertoa, azken fasean dauden beste 10 bat txerto bezala. Ikerketaren erdian lortutako datu bakar bat isolatu "eta ikerketa erdian osotzat eman dute", baina hori "ez da zilegia" Zubiarentzat, "txosten zientifikoa" falta zaigulako.
Hala ere, Zubiak "itxaropena" dauka, eta espero du urte bukaera baino lehen txerto bat baino gehiago izango direla prest. Baina, azaldu duenez, "Pfizer etxeak egin duenak etikaren eta zientziaren muga guztiak urratu ditu". Alemaniako enpresaren ikerketa "martxan dago" oraindik, eta "ezin da esan txertoak % 90eko eraginkortasuna duenik", horretarako kopuru handiago behar baitute. Pfizerrek datu isolatu bat iragarri du, txosten zientifikorik gabe. Askoz datu gehiago eman beharko lituzkete ekintza zientifikoa izateko; beraz, "publizitate ekintza bat" baino ez dute egin aste honetan.
"Hori bolo-bolo botatzea eta esatea zientziarentzat egun handia dela, eta gero gobernu guztiak arrapalan ateratzea eta hau jartzeko eta lehenengoak izateko dirua jarriko dutela esatea , eta jendeari itxaropen faltsua ematea, ez da zilegi. Etikaren mugak puskatu dituzte enpresa farmazeutikoak eta gobernuek", salatu du Zubiak.
Gainera, -90 ºC-ra mantentzea eskatzen duen txerto horrek sortuko dituen "azpiegitura arazoak" ere aipatu ditu. Izan ere, "industria mailako hozkailuak behar ditu" txertoak, eta herrialde garatuetan ere ez litzateke erraza izango banatzea eta txertaketa kanpainak egitea.
Medikuak Hego Euskal Herriko egoera epidemiologikoaz ere hitz egin du. "Osasun sistema kolokan jartzeko atarian" gaudela ohartarazi du beste behin. Donostia Ospitalean behintzat lehen olatuan baino "okerrago" daudela esan du.
Bere ustez, "berehala" ikusi beharko genituzke kutsatze berrien kopuruen jaitsiera, "azken urratsean" gaudelako. "Gauzak funtzionatzen ez badu eta hobera egiten ez badu, itxialdia beste erremediorik ez da izango".
Azkenik, Zubiak oraindik EAEn debekatuta ez dauden baina bere ustez erabat baztertu beharko liratekeen ekintzak aipatu ditu, pandemiaren egoera hobetzeko beharrezkoak: "pertsonen arteko harremanak murriztu behar ditugu, pertsona taldeak ez ditugu bildu behar, espazio itxietan zer esanik ez; etxeetan festarik ez".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa