08:21

Herriak eta Hiriak

Donostia

Allenen pelikularen filmatzeak eragina izango du trafikoan eta autobus zerbitzuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valentin Olano kalean eta Maria Kristina zubian trafikoa etengo dute. Gainera, Gros eta Miramon eta Altza eta Intxaurrondo lotzen dituzten autobusek (17 eta 24 lineak) ez dute ohiko ibilbidea egingo.

  • Maria Kristina zubia

    Maria Kristina zubia. Argazkia: Jon Hernandez Utrera

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Valentin Olano kalean eta Maria Kristina zubiaren inguruetan trafiko aldaketak egongo dira asteazken honetan, abuztuak 7, Woody Allen zuzendari estatubatuarraren azken pelikula filmatzeko lanak direla eta.

Ohar batean, Donostiako Udalak jakinarazi du Valentin Olano kalea erabat itxiko dutela, bi noranzkoetan, 09:00ak eta 17:00ak bitartean.

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 23:00etara, zenbait unetan, Valentin Olano kalea eta Gernikako Arbolaren pasealekua itxi lezakete oinezkoentzat, filmatzeko behar izanez gero.

Ordu tarte horietan, Valentin Olanon, Gernikako Arbolaren pasealekuan eta Maria Kristina zubian tarteka moztuko dute trafikoa. Bestalde, aldian-aldian Maria Kristina zubiko inguruak zarratuko dituzte, 12:00ak eta 23:00ak bitartean, dela ibilgailuentzat, dela oinezkoentzat.

Hain zuzen ere, leku horietan lanean arituko diren beharginak arduratuko dira trafikoa zuzentzeaz.

Autobus zerbitzua

Bestalde, Allenen filmatzeak Dbus enpresaren Gros-Amara-Miramon (17) eta Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo (24) lineetan izango du eragina.

Bilbo eta Ehunurteurrenaren plazetako eta Antso Jakitunaren hiribideko (12. zenbakia) geltokiak lekuz aldatuko dituzte Norteko geltokira, Antso Jakitunaren 28. zenbakira eta Pio XII. etorbidera, hurrenez hurren. Gainera, Gernikako Arbolaren pasealekuak trafiko aldaketak izango ditu Groserako noranzkoan egun osoan zehar.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena