Herriak eta Hiriak
Uztailak 10
eitb.eus
Asteazkenean, zirkulazioa erabat itxita egongo da Boulebardean 17:00etatik 20:00etara. Uztailaren 10ean hasi, eta abuztuaren 20an bukatuko dute filmatzen.
Woody Allen uztailaren 10etik abuztuaren 20ra egongo da Donostian lanean
Woody Allen estatubatuar zinemagilea asteazkenean, uztailaren 10ean, hasiko da Donostian filmatzen. Abuztuaren 20ra arte egongo dira lanean hirian, barruko kokalekuetan eta kalean, zein Gipuzkoako beste leku batzuetan, hala nola Pasai Donibanen.
Asteazkenean, Boulevardean, Alde Zaharrean eta Cervantes plazan (Kontxa ondoan) arituko dira ekoizpen eta arte taldeak, eta tarteka ezin izango da kale horietan ibili. Donostiako Udaletik esan dutenez, halere, “bizilagun, merkatari, ostalari eta ezinbestean bertaratzeko beharra duen orok sartu eta atera ahal izango du, udal langile eta teknikarien jarraibideei kasu eginez”.
Eragin handiena Boulevardean izango da: zirkulazioa erabat itxi egingo da, 17:00etatik 20:00etara, Legazpi kaletik aurrera. Egun osoan, Boulevardean autobusek ezingo dute ez geldialdirik egin ezta aparkatu ere, 13. lineakoek izan ezik.
Hurrengo egunetan afekzioak “neurtuagoak” izango dira, Udalaren arabera, grabatzeko erabiliko dituzten kokalekuen ezaugarriengatik.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa