Herriak eta Hiriak
Sanferminak
Agentziak | Erredakzioa
Bozketan jasotako 9.472 botoen % 92 eskuratu ditu, hain zuzen ere.
La Pamplonesa musika banda
Albisteak (4)
La Pamplonesa musika bandak botako du 2019ko sanferminak iragarriko dituen txupinazoa, Iruñeko Udalak zabaldutako bozketa irabazi baitu. Bozketan jasotako 9.472 botoen % 92 eskuratu ditu, hain zuzen ere.
Laugarren urtez jarraian, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkateak herritarren esku utzi zuen aukeraketa. Hala, La Pamplonesa (8.724 boto) Luis Sabalza Iriarte Osasuna futbol-taldeko presidentearekin (748 boto) lehiatu da.
Alkatea bera izan da asteazken honetan, prentsaurreko batean, txupinazoa nork botako duen iragarri duena. Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Jose Andres Palacios La Pamplonesako presidentea ere egon da.
La Pamplonesa ehun urte bete dituen bandak IFOB International Festival Of Bands Jaialdia antolatu du Iruñean, ekainaren 12tik 16ra, zeinetan mundu osoko 80 bandak hartuko dute parte.
Internet bidezko bozketa astelehenean, ekainaren 10ean, bukatu zen 00:00etan. 010 telefonoan, berriz, 19:00ak arte jaso zituzten deiak, eta Civivox Sarean ekainaren 9an itxi duten botoa emateko epea. Guztira, hamasei alditan izan dute bozkatzeko aukera herritarrek, eta parte-hartze handiena izan duen bosgarren kontsulta izan da aipatutakoa.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar