Herriak eta Hiriak
IRUÑEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hilabete osoan zehar arituko dira zeregin horretan eta azken hesiak, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte.


Hilabete pasatxo falta da sanferminetarako, baina gaur, 10:00etan, hasi dira Iruñean entzierroetarako hesiak jartzen. 5 edo 6 pertsonaz osatutako taldeak egin ditu lehen lanak kallejoian, zezen plazaren inguruan.
Aldaz anaien zurgindegiko langileak egurrezko oholak berrikusten eta ordenatzen ari dira egunotan (900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 falka). Gaur hasi eta hilabete osoan zehar, pixkanaka-pixkanaka, egingo dute muntaketa. Azken hesiak, ostera, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte.
Urtero materialaren % 2 inguru berritu behar izaten dute, egurra hondatu egiten delako. Elementu bakoitza, aurrez finkatutako segurtasun egiturako pieza bat da eta urtero toki berdinetan jartzen dituzte, zenbakiak eta letrak konbinatzen dituen kode bat jarraituz.
Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak eta egun horretan amaituko dute hesiak jartzen.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar