Herriak eta Hiriak
Garraiobide publikoak
EITB.EUS
Zerbitzua 07:15etik 14:30era indartuko du konpainiak, Amaratik, Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik tren gehiago eskainita.
Topoaren tren bat, EiTBren artxiboko irudi batean.
Behobia-Donostia lasterketa dela eta, EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, 07:15etik 14:30era.
Tren konpainiak ohar batean azaldu duenez, Irun Ficobara joan nahi duten korrikalariek Amaratik zein Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik ohiko zerbitzura tren gehigarriak izango dituzte goizean goiz. Tren horietako batzuk erdi-zuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta 14:30era arte, Topoaren zerbitzua indartu egingo da, bidaiari asko aurreikusten baitira.
Bezperan, azaroaren 10ean, tren gehiago egongo dira Ficoban egingo duten 'Lasterketaren Azoka'ra joateko. 10:00etatik 18:00etara, Hendaia eta Amara artean (noranzko bietan) 15 minutuz behin ibiliko dira trenak.
Tren horiek Anoetara, AEB-Samoa errugbi partida ikustera, joan nahi dutenei emango diete zerbitzua.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa