13:04

Herriak eta Hiriak

Bus linea Morlansen

Dbusek beste mikrobus linea bat jarriko du martxan Morlans aldean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zerbitzu horri esker, garraio publikoa asko hobetuko da, beste hainbat garraiobiderekin lotzeko aukera emango baitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dbus konpainiak 46-Morlans mikrobus linea berria jarri du martxan astelehen honetan, 2018ko martxoaren 26an. Linea honek Morlans aldean emango du zerbitzua, alde hori Donostiako erdigunearekin lotuz, 30 minutuan behin. Gainera, Erdialdea eta Aieten, Morlanseko mendi hegalean, jarriko den igogailua lotzeko balioko du.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, zerbitzu berriarekin garraio publikoa asko hobetuko da Morlanseko behealdean eta goialdean, gaur egun Antso Jakitunaren ardatzetik kilometro batera baitago. Morlanseko goialdeak geltoki bat izango du Morlans 73an, eta alde berriak, berriz, bi geltoki: bata igogailu berriaren ondoan eta bestea Morlans 19an.

Zerbitzua 22-32 lineen zerbitzuarekin koordinatuta egongo da (15 minutuan behin, konbinatuta), Morlans eta Puio aldeei zerbitzua elkarrekin emateko, 7-15 minutuan behin bi noranzkoetan.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena