Herriak eta Hiriak
Irailaren 23an eta 24an
eitb.eus
47 eraikin doan bisitatu ahalko dira irailaren 23an eta 24an, hala nola San Mames, Arriaga Antzokia, Guggemheim museoa eta Iberdrola dorrea.
San Mames estadioa doan bisitatu ahalko da Open House ekimenaren baitan. EFE
Bilbon hainbat eraikin ospetsuren ateak irekiko dituzte irailaren 23an eta 24an, Open House ekimenaren baitan, herritarrek doan bisitatu ditzaten.
Hain zuzen ere, hauek dira bisitatu ahalko diren eraikin guztiak:
1. Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.
2. Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.
3. Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.
4. Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.
5. Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche & Pérez-Iriondo.
6. Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.
7. Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.
8. Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas.
9. Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.
10. Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.
11. Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba.
12. Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P. Basáñez.
13. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada.
14. Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.
15. IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.
16. YohnJauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727.
17. Montero Etxea, 1904. L. Aladrén, J.B. Darroquy.
18. Carlton Hotela, 1926. M.M. de Smith.
19. Euskalduna Jauregia, 1999/2012. F. Soriano, D. Palacios.
20. Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua.
21. Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña.
22. Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J. Pérez Uribarri.
23. IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. OAB+AIDHOS.
24. Santa Maria Eliza, Josefa Miribilla, 2008. IMB.
25. San Bizente Eliza. XVI-XVII.
26. Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB.
27. Torre Madariagako etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann.
28. EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides.
29. Concordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña.
30. Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos.
31. Eliz Museoa. XVI-XVII.
32. Emilio Campuzano LHII . 1845. G.B. de Orbegozo.
33. Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea.
34. Deustuko Unibertsitate Literarioa. 1886. F. de Cubas, J.M. Basterra.
35. Deustuko Unibertsitate Komertziala. 1916. C.E. Amann, J.M. Basterra.
36. Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba.
37. Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca.
38. Torre Urizar. 1923. R. Bastida.
39. Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos.
40. Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas.
41. Solokoetxeko etxebizitzak. 1931. C.E Amann.
42. Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea.
43. Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria.
44. EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres.
45. Deustuko IIBZ Liburutegia. 2008. R. Moneo.
46. Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos.
47. San Mames. 2013. IDOM Arquitectura.
Guggenheimerako gonbidapen bereziak
Bestalde, Guggenheimek museoko leku enblematikoak ezagutzeko aukera emango du; adibidez, Jeff Koons-en Puppy eskultura barrutik, eta, oro har, zabalik ez dauden beste hainbat toki.
Guztira, 60 lagun izango dira zorte hori izango dutenak. Bisitok egiteko zozketa egingo da, irailaren 18an.
Plazak mugatuak dira. Parte hartu gura duten herritarrek openhousebilbao.org webgunean eman dezakete izena irailaren 17ko 23:59ra arte.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa