Herriak eta Hiriak
Bilboko Aste Nagusia
eitb.eus
Orotara 24 jarduera antolatu dituzte, lau espaziotan bananduta. Poztasuna, maitasuna, birziklapena eta elkartasuna izango dira ardatzak.
Argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Udalak haurren programazioa aurkeztu du astearte honetan, Aste Nagusira begira. Aurten, Txikigunea "balioen hiria" izango da, poztasuna, maitasuna, birziklapena eta elkartasuna izango baititu ardatz.
Urtero bezala, Txikigunea Casilda Iturrizar parkean egongo da, eta abuztuaren 20an (igandea) zabalduko dute. 11:00etatik 14:30era, eta 16:30etik 20:00etara egongo da martxan egunero.
Guztira, 24 aktibitate antolatu dituzte, lau espaziotan bananduta. Hauek izango dira:
Maitezitu Gunea (0-4 urte)
Maitasuna eta Heziketa uztartzen dituen gunea da. Haur txikientzat zuzenduta egongo den gune hau Ricardo Bastida iturriaren plaza eta haurren jokoen bitartean kokatuta egongo da. Gune hauek izango ditu:
- Izarren bila: hareaz beteko kutxa eta jolas ezberdinak.
- Izarretaraino: saltoka dibertitzeko puzgarria.
- Izarteka: ludoteka.
- Izar goxoak : ludobaby.
- Izartxoak: estalperik gabeko jantokia eta haur-kotxeak aparkatzeko espazioa.
- Arrantzan tzan tzan: umetxoek arrantza egiteko gunea.
- Galaxian: boladun igerilekua.
- Izar gora: umetxoentzako errokodromoa.
Pozaktibatu (5-12 urte)
Poztasuna eta Aktibotasunaren batuketa da. Gune hau Jose Anselmo Clavetik Dario de Regoyoseraino doa eta umetxoentzat zuzenduta dago. Hurrengo jarduerak izango ditu:
- Poztasunaren makina: puzgarri ezberdinez osatutako zirkuitu itxia, barruan dugun poztasun guztia atera arazi egingo diguna. Haurrek beraiekin doazen pertsonekin parte hartu ahal izango dute (gurasoek, osabak..).
- Izar Zoroak eta Izar splash: urarekin erlazionatutako ekintza ezberdinak, barruan dugun poztasuna aktibatzeko.
- Izarrekin jolasten eta Izar jokoak: familian jolasteko jolasak.
Bilziklatu (5-12 urte)
Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen uztarketa da. Espazio honek birziklatzea izango du abiapuntu, eta Parkearen iturri zibernetiko zaharrean kokatuko da. Hauek dira egin ahal izango diren jarduerak:
- Bilzikla: birziklatzeko tailerraren espazioa izango da, tailer autodidakta bat izango da, irudimena lantzeko.
- Izarrak zaindu: iturri zibernetikoa birziklatzeko hondakinez beteta egongo da, denon lana izango da material horiek arrantzatzea eta dagokion kaxan botatzea.
- Izar mezulariak: txoritxo etxez betetako arbola baten inguruan egingo den tailer magikoa da. Non erabiltzaileek mezu positiboak bidaltzen eta plastilinazko izarrak egiten ikasiko dute.
- Egurrezko izarrak: egurrezko jolasak.
Elkaraniztu (5-12 urte)
Elkartasun eta Aniztasun kontzeptuen batuketa da. José Anselmo Clavé eta saskibaloi-jokaleku zaharraren artean kokatuta. Gune honek ekintza hauek izango ditu:
- Izar txiki izar handi: gurasoek beraien umeak makillatu ahal izateko gunea.
- Izar zaparrada: tailerra.
- Izar Barritxu: Txikiguneko irratia.
- Izarren Behatokia: informazio puntua eta Txosna.
- Stand Marijaia Txiki
- Bilboko Izarra (gargantua)
- Izar koprailoa: izarren labirintoa.
- Izar disdira: photocall gunea.
Bestalde, Txikiguneak hainbat berrikuntza izango ditu. Adibidez, “makillaje ibiltaria”. Aurten, jarduera hori leku ezberdin batean egongo da egunero, eta erabiltzaileek aurkitu egin behar izango dute. Horrela, itxaron-ilarak murriztea dute helburu.
Gainera, GaIzarren Behatokia informazio poztuan 10.000 eskumutur egngo dira gurasoen edo umeen arduradunen eskura. Doakoak izango dira eta umeen identifikazioa ahalbidetuko dute, galtzekotan.
Azkenik, Txu txu trenak Kale Nagusiaren 60. zenbakian izango du geltokia, eta 25 minutuan behin abiatuko da.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa