18:13

Herriak eta Hiriak

Bilboko jaiak

Hauek izango dira Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak

eitb.eus

Hauek izango dira lehiaketan parte hartuko duten konpainiak eta suak ikusteko leku onenak.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbok Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketa egingo du abuztuaren 19tik 25era, Udalak astearte honetan jakinarazi duenez.

Su festak Aste Nagusiko ekimen nagusia dira. Edo, behintzat, publiko kopuru handiena biltzen duen ikuskizuna eta ondoen balioetsia dagoena.

Suak 22:45ean hasiko dira egunero.

Hauek izango dira 2017ko Aste Nagusiko su artifizialak:

- Abuztuak 19, larunbata: HERMANOS FERRANDEZ, S.L. (MURTZIA)

- Abuztuak 20, igandea: A.P.E. PARENTE ROMUALDO (ITALIA). Bilbon izandako azken aldia 2015ean izan zen.

- Abuztuak 21, astelehena: PIROTECNIA TURIS, S.L. (VALENTZIA)

- Abuztuak 22, asteartea: FÉÉRIE (FRANTZIA).Lehen emanaldia Bilbon.

- Abuztuak 23, asteazkena: PIROTECNIA ESTEBAN MARTIN, S.L. (GRANADA)

- Abuztuak 24, osteguna: MARTARELLO S.R.L. (ITALIA). Izen handia Bilbon. Izan ere, birritan irabazle suertatu baitira Urian.

- Abuztuak 25, ostirala: PIROTECNIA VULCANO S.L. (MADRIL)

- Abuztuak 26, larunbata: PIROTECNIA ASTONDOA, S.A. (lehiaketatik kanpo)

Suak bertan behera geratu behar badira, zer?

Eguraldia tarteko su artifizialak bertan behera utziko balituzte, honela jakinaraziko luke Udalak:

- 22:35eko bolandera EZ da botako (lehendabiziko bolanderak suen hasiera aditzera ematen du).

- Jaurtiketa puntuan dagoen argizko publizitate-kartela EZ da piztuko (Euskaltel).

- Zeruan argi seinaleak burutuko dira Suak eten egingo direla agerraraziz.

- Festa guneetan dauden bozgorailuetatik suak etengo direnaren ondoko mezua luzatuko litzateke: "ENTZUN MESEDEZ. Bilboko Udalak ezagutzera ematen du, haize abiaduraren indarra dela eta, su artifizialen ikuskizunaren etena. Barkatu eragozpenak".

- MetroBilbao, Euskotren, Euskotran, Bilbobus, Bizkaibus eta Renfe geltokietako informazio paneletan berria zabalduko da.

- Sare Sozialetan berri emango da.

Suak ikusteko leku onenak

Itsasadarraren ezkerraldea, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekura, Suak disfrutatzeko ondoen ikusten den gunea da. Ondoren, ikuspen egokia duten guneak Arriaga Plaza, Areatza, Ernesto Erkoreka Plaza, Campo Volantin-eko Pasealekua, Etxebarria Parkea eta Uribitarteko Pasealekua Zubizuritik Guggenheim-era dira.

Ez dira gomendagarriak Areatza, Udala eta Zubizuria.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena