elgoibar
Txirrindulariek 358,9 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser, egungo irabazlea, da probako faborito nagusia. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko den lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Arrizabalaga-Erasun eta Etxegarai-Gaminde bikoteek jokatuko dute Emakume Master Cupeko finala, martxoaren 17an, Arrasaten, Uarkape frontoian. Beitia-Mendizabal eta Aldai-Bergara kanporatu dituzte finalerdietan, Elgoibarren.
Elgoibarko Nazioarteko Krosaren 80. edizioa aurkeztu dute. Igandean izango da, urtarrilaren 7an, eta guztira 900 atleta arituko dira kategoria guztietan. 12:00etatik aurrera zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
17 urte zituenetik 25 izan arte anorexia izan zuen Iratxe Osorok. Dioenez, modan jarri zen dieta egitea eta argaltzeko kirola egitea; bera ere horrela hasi zen, bere burua gero eta hobe sentitzen zuen, eta gurpil batean sartu zen. Bartzelonako klinika pribatu batean 3 urte eman zituen sendatu arte.
Alain Zulaika izan dugu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Alain magoa da, eta 'Niala Magoa' da bere izen artistikoa. Oraingoan, magiaz betetako saioa izan dugu, eta hona hemen bi adibide.
Urnietarra izan da nagusi finalean. Arrutik 3 minutu eta 55 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Nerea Sorondori, eta 7 minutu eta 11 segundokoa hirugarrenari, Oihana Fernandez de Barrenari.
Nerea Arrutik, Nerea Sorondok, Oihana Fernandez de Barrenak, Maika Ariztegoik Malen Barrenetxeak eta Ane Zapirainek jardungo dute nor baino nor gehiago Elgoibarko plazan.
Urtero bezala, 1976az geroztik, Mauxitxa Txaranga 07:00etan hasi da Elgoibarko kaleak zeharkatzen herriko bizilagunei beren lanpostuetara laguntzeko.
Iritsi dira San Bartolome jaiak Elgoibarrera eta 'Gora Bihotzak!' saioa han izan da! Ikus ezazu nola bizi dituzten festak Gipuzkoako udalerrian!
Uholde haietan 15 pertsona hil ziren eta kalte materialak oso handiak izan ziren. Elgoibar izan zen herri kaltetuena.
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak kritikatu du "hartu diren erabakiak kontrako bidean" doazela, eta Osakidetzaren "hondatzea" deitoratu du.
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik 08:00etatik 24:00etara. Zaparrada trumoitsuak espero dira, zenbait lekutan gogorrak izan daitezkeenak, txingorrarekin eta haize-bolada gogorrekin.
17:40 inguruan hasi zuen euria Elgoibarren eta gogotik bota zuen bi orduz. Herriko kaleak erreka bihurtu ziren eta ura hainbat lokal eta garajetan sartu zen.
Ane Muninekin eta Asier Lizarralderekin bildu gara Elgoibarko San Roque auzoan dagoen Lizagasar Sagartokixan. Bertako sagarren inguruan aritu zaizkigu, ekoizten duten sagardoaz eta gainontzeko produktuez.
Josu Mugerza sukaldari buruak azaldu digunez, Elgoibarko Belaustegi Baserria jatetxean sukaldaritza tradizionala lantzen dute eta plater batzuei kutsu asiarra ematen ditee. Okela exotikoak ere eskaintzen dituzte. Lumagorri oilaskoa prestatu du garaiko barazkiekin wok erara.
Hilabete eta erdi dutenetik, basatxerriak nola hazten dituzten kontatu digu Asier Rubiok Elgoibarren. Zer-nolako ezaugarriak izan behar dituzten ere zehaztu du erreportaje honetan.
Rahel Danielek irabazi du emakumezkoen mailako Elgoibarko 79. Juan Mugerza Krosa, 25 minutu eta 44 segundoko markarekin. Gizonezkoen mailan Selemon Baregak jantzi du txapela, 33 minutu eta 14 segundoko markarekin.
Urtarrilaren 8an jokatuko da Elgoibarko Juan Mugerza Krosaren 79. edizioa. Goi-mailako korrikalarien parte-hartzea bermatuta dago. Krosa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etan.
Emakume bat eta haren semea barruan zeuden sua piztu denean. Oraindik argitzeko dago zein izan den sutearen arrazoia. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, baina sugarren indarrak ezinezko egin du baserria salbatzea, eta erabat erraustu da.
Erabiltzaileen Argazkiak
Elgoibar Facebooken
Beste herri batzuk
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.