Donostiako Aste Nagusia
Lehiaketa
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Kontxako badiaren erdian jarritako plataforma batetik jaurtitako su artifizialen ikuskizunak agurtuko du Aste Nagusia.
Valentziako Europlá su-etxeak eskuratu ditu bai Urrezko Maskorra, bai Epaimahai Gaztearen saria Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 52. Lehiaketan.
Epaimahai Ofizialak aurtengo edizioan aritu diren su-etxe guztien "kalitate handia" azpimarratu du, baita guztiek gutxieneko denbora gainditu dutela ere, eta horrek lehiaketa honetan "esfortzu eta diru asko" inbertitu dutela adierazten du.
Epaimahairen aburuz, "aurten beste maila bat igo da" lehiaketan, eta nahiz eta eguraldia beti lagun izan ez, parte-hartzaile guztiek erakutsi dute "erritmo ona eta kalitatea".
Gauzak horrela, Valentziako Europlá enpresak lortu lehendabiziko postua kategoria ofizialean zein Epaimahai Gazteari dagokionean. Bere aldetik, Pirotecnia Valenciana (Valentziakoa ere) su-etxeak, Aste Nagusiko lehendabiziko egunean aritu zenak, eta Parente Fireworks italiarrek, asteartean jardun zutenek, bigarren postua erdietsi dute hein berean.
Suak Kontxako badia erditik
Bestalde, Kontxako badiaren erdian jarritako plataforma batetik jaurtitako su artifizialen ikuskizunak agurtuko du 2015eko Donostiako Aste Nagusia. Piroteknia eta musika bateratuko dituen ikuskizuna eskainiko du Ricardo Caballerren Ricasa enpresak.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa