Donostiako Aste Nagusia
Abordatze jendetsua
Erredakzioa
4.000 lagun baino gehiago irten dira, 400 ontzi baino gehiagotan, baina asko bidean geratu dira eta ez dute lortu lehorrera ailegatzea.
Albisteak (3)
Milaka lagunek hartu dute parte Piraten Abordatzean, Donostiako Aste Nagusian. Gipuzkoako hiriburuko jaietan aurreikusita dauden ekitaldien artean, nagusienetakoa da Abordatzea; izan ere, jende asko egoten da bertan, oso dibertigarria da eta, gainera, eguraldia ere oso egokia izan da aurten.
Kontxara heltzen saiatu diren "piratak" portuan bildu dira goizetik, euren ontziak prestatzeko. Donostiako 4.000 lagun baino gehiago irten dira, 400 ontzi baino gehiagotan, baina asko bidean geratu dira eta ez dute lortu lehorrera ailegatzea.
Eguraldi onak piratak lagundu ditu aurten, eta ontzi gehienak hondartzara heldu dira.
Aste Nagusiaren besta honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta dagoeneko festen egitarau ofizialaren parte da, nahiz eta Donostiako Piratak kolektiboaren programa alternatiboari lotuta jaio.
Pasaia koloreanizduna
Paisaia koloreanizdunak Donostiako portua hartu du 17:00etan. Abordatzea txupinazoarekin hasi da. Irteera mailakatua izan da eta azken ontziak 45 minutu geroago abiatu dira, kaia jendez lepo zegoelako. Hala ere, kontrako haizea zela eta azken ontziak ez dira abiatu.
Pneumatikoak, ontzi puzgarriak, flotagailuak, plastikozko arraunak eta banderak pirata donostiarren armak izan dira. Batzuek aldarrikapenak ere portura eraman dituzte. Horrela, pirata batzuek Libre plataformako elastiko laranjak jantzi dituzte ?epaiketa politikoen bukaera? eskatzeko.
Nahiz eta bat-batean egindako ontziak izan, gehienek helburua lortu dute. Baina batzuek ontzi zatiak galdu dituzte ibilbidean, eta gutxi batzuk guztiz desagertu dira.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa