09:35

Donostia

Jaiak

Dena prest Donostian jaiari hasiera emateko

EITB.EUS

Gaur arratsaldean hasi, eta zazpi egunez luzatuko dira jaiak Donostian. Musika, dantza eta giro ona hiruburuko txokoetara zabalduko dira.

  • Aste Nagusia Donostia EFE

    Kanoikadak emango dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ohiko kanoikadak emango dio gaur arratsaldean hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Aurtengo jaien egitaraua ekintzaz beteta dator. 400 bat ekitaldi egingo dituzte hiri guztiko 23 agertokitan banatuta.

Donostiako Aste nagusia gaur hasiko da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko terrazan egin ohi den kanoikadaren bidez. Hori egiteko ardura Ama Birjinaren Eskola eta Easo abesbatzak izango dute aurten.

Aurtengo berritasunen artean, Ondarretako hondartza jaietarako gune gisa berreskuratu izana nabarmentzen da. Aipatzekoa da ere José María Usandizaga konpositorea omenduko dutela abuztuaren 8an Konstituzio plazan egingo duten Txistularien Alardean. Aldi berean, honako hauek ere aipagarriak dira: hurrengo egunean Bretxan egingo den lehiaketa gastronomikoa eta egun bereko gaueko lasterketa, 14an ikusi ahalko den emakumez osatutako bertso-saioa edota Gernikako Arbola pasealekuan bisitatu ahalko den bigarren eskuko zein sortzaile berrien azoka.

Su artifizialak

donostia san sebastian semana grande aste nagusia 2014 EFE

Donostian su artifizialak ezinbestekoak dira Aste Nagusian. Donostiako Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketak 52. edizioa izango du aurtengoa, eta  munduko txoko ezberdinetatik heldutako parte hartzaileak izango ditu. Estatu espainiarreko lau su-etxe (Valentziako hiru eta Euskadiko bat) eta Txinako, Frantziako eta Italiako su-etxeak izango dira lehiaketan.

Lehenengo gauean Valenciana su-etxek botako ditu suak eta abuztuaren 9an, igandea, Txinako Firevision Internationalek. Hirugarren eguneko suak Castelloko Tomas Pirotekniak botako ditu eta Abuztuaren 11an Parente italiarren txanda izango da.

Abuztuaren 12ko gaua argiztatzearen ardura Arabako Valecea su-etxe batek izango du. Abuztuaren 13an Frantziako Brezak Artifices arituko da eta e hurrengo eguenean, abuztuaren 14an, Valentziako Europlak botako ditu suak.

Piraten abordaia

Donostian bada azken urteetan arrakasta handia lortu duen ekitaldi bat. Badian egiten den piraten abordaia da hori eta aurtengoa abuztuaren 10ean izango da.

Ekitaldi nagusia arratsaldean izan arren, goizean goiz hasiko dute eguna Donostiako piratek. Ontziak egin eta bazkari herrikoia egingo dute portuan indarrak berritzeko.

donostia san sebastian semana grande aste nagusia 2014 EFE

Kontzertuak Saguesen

Kontzertuak Saguesen izango dira.  Euskal taldeek zein kanpotik heldutakoek euren musika eskainiko dute Gipuzkoako hiriburuan.

Eszenatokian izango dira Kalakan eta Oreka TX, Rosario Flores, Carlos Jean, Urtz, Hesian, Bad Manners, Skakeitan, Macaco, Berri Txarrak eta Remember Queen World Tour2.

Zuzenean

Donostiako Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo dute Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek abuztuaren 8tik 15era bitartean. Urtero legez, zuzenean eskainiko dira jaiei hasiera emango dien Artillero ekitaldia, Piraten Abordaia eta gaueroko su festa.

Ikusgai izango dira baita ere Konstituzio Plazan egingo den txistulari kontzertua eta Gero Axular dantza taldearen Itzal galdua ikuskizuna. Bestalde, datozen bi asteetan hainbat kirol emankizun egingo dira Donostiatik: tartean, Atano III.ean jokatuko den Donostia Hiria pilota torneoa. Gipuzkoako hiriburuko jaien eduki guztiak eitb.eus-eko atari berezian egongo dira.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena