Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

14:01

Udalen osaketa

KANPAINAURREA

"Publikotasunaren indarraren eta eskubideen bermea" dela adierazi du Elkarrekin Podemosek

EITB MEDIA

Aritz Corsitto Beasaingo alkategaiak esan du "ezkerreko politikak herritarren zerbitzura jartzeko benetako aukera" direla.

  • Elkarrekin Podemosen ekitaldia Beasainen. Argazkia: ELkarrekin Podemos

    Elkarrekin Podemosen ekitaldia Beasainen. Argazkia: ELkarrekin Podemos

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koalizio moreak "Gipuzkoa Eraldatu" izeneko bira amaitu du gaur Beasainen egindako ekitaldi batean, eta adierazi du bermea direla "herritarren eskubideentzat, publikotasunaren indarrarentzat, eta udalak betikoentzat negozio izan ez daitezen".

Horren harira, Aritz Corsitto Beasaingo alkategaiak azpimarratu du "ezkerreko politikak herritarren zerbitzura jartzeko benetako aukera" ere badirela.

Corsittoren esanetan, bikoiztu egin da Gipuzkoan koalizio moreak aurkeztu duen hautagaitza kopurua azken lau urteetan, eta "pauso txiki askok egiten dute bidea".

"Bada beste Gipuzkoa bat giza eskubide guztien alde egiten duena, kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoaren alde, berdintasunaren alde, etxebizitza eskuratzeko eskubidearen alde", gaineratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena