Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

14:23

Udalen osaketa

KANPAINAURREA

Ortuzarrek "haustura" aurreikusten du EH Bildun, gazteen artean dagoen bereizketarengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Koalizio independentista "zuriketa operazioa" egiten ari dela esan du EAJko buruak, "ez dute ezertan sartu nahi, gaizki geratzeko beldurrez".

  • Andoni Ortuzar gaur, Laguardian. Argazkia: EITB Media

    Andoni Ortuzar gaur, Laguardian. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar EAJko presidentea Laguardian izan da gaur, EGI Eguna dela eta, eta bertan, jeltzaleen gaztediaren papera goraipatu du ezker abertzalean ikusten duen "bereizketa"ren aurrean, GKS zein Ernai bezalako talde ezberdinei erreferentzia eginez.

GKS eta ezker abertzaleko gazte erakundeak "txosnengatik mutur joka" ari direla esan du, "bertatik ateratzen den dirua, festaguneen kontrola, ikasle mugimenduarena... nork kontrolatu erabakitzeko, beti egin nahi izan duten bezala", gaitu du. Hori dela eta, "haustura" egongo dela gaztedian ohartarazi du.

M28ko hauteskundeak "biren artean daudela" dioten inkesten aurrean, EAJk ez duela EH Bildurekin aurrez aurre aritzeko bildurrik esan du Ortuzarrek. Koalizio independentista "zuriketa operazioa" egiten ari dela esan du EAJko buruak, "ez dute ezertan sartu nahi, gaizki geratzeko beldurrez". "Ikusi duzue zer gertatu zaien, adibidez, parke eolikoen gaiarekin. 40 urte daramatzate guztiari ezetz esaten eta euren jendea ezetz esatera ohitu dute. Orain proiektu batzuei bai esan nahi diote baina euren jendea kontra agertzen zaie eta pintadak egiten dizkiete".

Joseba Diez Antxustegi Asparrenako alkategaiak ere hitz egin du Laguardian eta EAJ gazteen alde konpromisoz lanean ari dela aldarrikatu du, emantzipaziorako zein lana bilatzeko garatutako planei erreferentzia eginez.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena