Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

16:06

Udalen osaketa

FORU HAUTESKUNDEAK

"Zerbitzu publikoak hobetzen jarraituko" duela hitz eman du Etxanobek

EITB MEDIA

Hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJk Bizkaiko eskualde guztietan jarduera ekonomikoa bultzatu eta bizi kalitatea hobetzeko proiektuak ditu, eta proiektu horiek egingo direla "bermatu behar" da.

  • Elixabete Etxanobe, gaur, Leioan.

    Elixabete Etxanobe, gaur, Leioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaia eta egungo Herri administraziorako eta Erakunde harremanetarako foru diputatuak ziurtatu duenez, bere alderdiak "talderik hoberena" du, bai eta "gaur egungo arazoei eta etorkizuneko erronkei eraginkortasunez erantzuteko" proiektuak ere. "Gai gara", nabarmendu du. 

Zentzu horretan, erakundeen arteko lankidetzaren beharra azpimarratu du: "Datozen urteotan asko dugu jokoan eta horregatik behar dugu aldundi sendo bat, elkarlanean, inor atzean utzi gabe eta beti aurrera begira lan egingo duena".

Hautagai jeltzaleak Leioan egin ditu adierazpenak, larunbat goizean, EAJk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Uribe Kostan izango dituen hautagaiekin izandako bilkuran. 

Bere hitzartzean, Etxanoek aitortu du "Bizkaian bizi kalitatea" dagoela, baina "are hobeagoa izan dadin lan egingo" duela hitz eman du, "inor atzean utzi gabe". Izan ere, adierazi duenez, "gure nagusien, desgaitasuna duten pertsonen, babesik gabeko haurren edo tratu txarren biktima diren emakumeen zaintza hobetzeko proiektuak" ditu alderdiak, "zerbitzu publikoak, garraioa, errepideak, bidegorriak, ingurumenaren eta landa eremuaren zaintzarako eta kulturarako proiektuak". 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena