Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
M26
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Jose Luis Abalosek azpimarratu du PSOEren zuzendaritzak ez duela PSN eta EH Bilduren arteko inolako itunik onartuko. "EH Bildu marra gorria da", adierazi du.
Maria Chivite PSNren zuzendaritza bileran. Argazkia: EFE
Nafarroako Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak bilera egin du, maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzak aztertu eta orain eman beharreko urratsak erabakitzeko. Ildo horretan, Maria Chivite presidentegaiak berretsi egin du "Nafarroan Gobernu progresista bat eratzeko" lan egingo duela.
Hamabi urte gero, "beste aukera bat dugu ezkerreko gobernu bat osatzeko, gizartearen beharrizanei erantzuteko, lurralde honen aniztasuna kontuan hartzeko, herritarrak batzeko eta bizikidetzaren alde egiteko", adierazi du ohar batean.
Horrenbestez, PSNren aldeko hautua egin duten milaka nafarrei "hutsik egingo ez" diela agindu du. "Gobernu sozialista bat zuzentzeko aukera eskaini digute eta hala izango da", erantsi du.
Geroa Bairen zuzendaritzak eguerdian egin du hauteskundeetako emaitzak aztertzeko bilera, eta bart Uxue Barkosek adierazi bezala, gobernu “progresista eta anitza” osatzeko ahalegina egitea PSNri dagokiola berretsi du koalizioak.
Alabaina, hitz egiten hasteko Uxue Barkosek oraindik Maria Chiviteren deirik jaso ez duela deitoratu du Geroa Baik.
Javier Esparza presidentegaiaren iritzian, aukerak bi dira: "Navarra Sumak agintzea edo guztiak, EH Bildu barne, Navarra Sumaren aurka".
"Hori da errealitatea eta egia esan behar da; izan ere, Navarra Sumak ez gobernatzeko aukera bakarra, EH Bildurekin akordio batera heltzea da, aldeko botoa emanda edo abstentzioaren alde eginda, baina hori ez da doan egiten. Horrek esan nahi du EH Bildurekin akordioa egin dela", azaldu du Esparzak.
Horrenbestez, eta Chivitek Navarra Sumarekin eta EH Bildurekin ezer adostuko ez duela esan arren, hori ezinezkoa dela uste du Esparzak.
Halaber, "logikoena" hauteskundeen irabazleak agintzea dela eta datozen egunetan PSNrekin hitz egiten hasiko direla espero duela erantsi du Esparzak.
PSOEk betoa jarri dio EH Bilduri
Bestalde, Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkariak Nafarroan Gobernua osatzeko aukerari buruz azaldu duenez, sozialistek ez dute "inolako borondaterik EH Bildu bere gain hartzen duen ezein gobernu osatzeko".
SER irrati kateari gaur goizean egindako adierazpenetan, Nafarroa hartu du hizpide Abalosek, bertan nahiz eta Navarra Suma UPNk, PPk eta Cs-ek osatutako plataforma lehen indarra izan, PSOEk gobernua osa lezake, bigarren indar gisa, horretarako Geroa Bairen eta EH Bilduren babesa beharko lukeen arren.
Balizko gobernu hori nork gida lezakeen galdetuta, Abalosek esan du EH Bildu "lerro gorria" litzatekeela, Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta presidentegaiak esandakoekin bat eginda.
Abalosek Ciudadanosi eskaini dio "Konstituzioa errespetatzen ez duten indarrak geldiaraztea, datozen tokitik datozela ere", eta EH Bildu eta Vox eskuin muturreko taldea aipatu ditu horien artean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa