Udal eta Foru Hauteskundeak
Bateraezintasuna
agentziak | erredakzioa
Barkosek, Geroa Baik Kongresuan duen ordezkari bakarrak, Nafarroan Gobernu berria osatzeko zeregina du orain.
Barkos eta Chivite. Argazkia: Efe
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Nafarroako foru hauteskundeek oraindik ez dute argitu nor izango den hurrengo Gobernuko presidentea, baina jakina da Uxue Barkosek eta Maria Chivitek lortu dituzten parlamentari karguak bateraezinak direla egun Kongresuan eta Senatuan dituzten eserlekuekin; beraz, uko egingo diete Madrilgo ardurei.
Barkos da Geroa Baik Kongresuan duen ordezkari bakarra, eta orain Nafarroako Gobernuan osatzeko zeregina du. Hala, aste honen amaieran egingo dio uko diputatu karguari, ostegunean Estatuaren eta Nafarroaren arteko harremanak finkatzen dituen Itun Ekonomikoaren eztabaidan parte hartu ostean, alderdiak berak jakitera eman duenez.
CISen inkestetan puntuazio altuena lortzen duen politikariaren lekua Bixente Serrano Izko historialariak hartuko du, 2011ko hauteskundeetan Geroa Bairen zerrendan bigarren zihoanak.
Data zehatzik ez badago ere, Maria Chivite PSNren zerrendaburuak ere Senatuan duen kargua, PSOEren bozeramailetza, utzi egingo du.
Kasu honetan, PSNk esan du ixteko dagoela agenda, baina oraindik astia duela parlamentari gisa kargua hartu aurretik.
Bere lekua Javier Sanz Carramiñanak hartuko du, ganbera oso ondo ezagutzen duen batek, 1999tik 2003ra eta 2007tik 2011ra senatari izan baitzen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa