Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Emaitzak
Agentziak | Erredakzioa
Ciudadanosek emaitza txarrak izan dituela onartu du Albert Riverak, eta 47 diputatu galdu ostean alderdiko zuzendaritza bilduko du bihar. Halaber, ezohiko kongresu bat deituko du.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Albert Riverak bere gain hartu ditu igande honetan Ciudadanosek lortu dituen "emaitza txarrak", eta alderdiko zuzendaritza bilduko du hauteskunde egunaren biharamunean, astelehenean bertan, "norabide berria" argitzeko asmoz. Halaber, ezohiko kongresu bat deitzea proposatuko duela esan du, militanteek Ciudadanosen etorkizunari buruz erabaki dezaten.
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorretako emaitzen arabera, alderdia 10 ordezkarirekin geratu da, 47 eserleku eta 2,6 milioi boto inguru galduta. Ciudadanosek porrota jasan ostean, agerraldia egin du Riverak, eta zuzendaritza premiazko bilera batera deitu duela iragarri du, hauteskundeen aztertu eta hartu beharreko erabaki guztiak lehenbailehen hartzeko.
Halaber, Pedro Sanchez hautagai sozialista zoriondu du, eta Ciudadanosek "emaitza txarrak" lortu dituela onartu du. Testuinguru horretan, herritarrek "Sanchezi babes gehiago" eta "zentro politikoari gutxiago" eman diotela esan du, Voxek 52 eserleku lortu baititu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa