Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

23:28

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpainaren itxiera Nafarroan

Nafarroako kanpainaren itxieran, diputatu bat dute jokoan EH Bilduk eta PSNk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Navarra Sumak "independentismoari aurre" egin nahi dio, PSNk "despopulazioa" izan du hizpide, eta Elkarrekin Podemos "birzentralizazioaren" aurka agertu da.

0:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongresurako eta Senaturako hautagai nafarrek, hauteskunde orokorretatik bi egunera, ahaleginak areagotu dituzte kolokan dauden azken bozkak lortzeko asmoz, kanpaina itxierako ekitaldietan.

Navarra Suma

Navarra Sumak goizean egin du hauteskunde kanpaina ixteko ekitaldia, bere egoitzan, eta bere hautagaiek adierazi dute PSOEri botoa ematea "abertzaletasunari botoa ematea" dela.

Sergio Sayas Kongresurako hautagaiaren ustez, "hauteskunde kanpaina honetan zehar zerbait agerian geratu bada, Pedro Sanchez independentisten botoekin presidente izatearen kontra daudenek aukera bakarra dutela da, eta aukera hori Nafarroa Suma bozkatzea dela".

"Independentisten botoarekin Sanchez presidente izatea nahi dutenek aukera askoren artean aukera dezakete: Geroa Bai, eh Bildu, Podemos, PSOE edo Vox; izan ere, azken alderdi horri botoa ematea Navarra Sumari" kentzea da.

Hori dela eta, "Sanchez Espainiako Gobernuko presidente ez izatea nahi dugunok aukera bakarra dugu igandean, eta oso garrantzitsua da batzea, aukera hori indartzea Gobernu hori saihesteko", gaineratu du.

PSN

Maria Chivite PSNren idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteak alderdiaren kanpaina itxierako ekitaldian salatu duenez, “abstentzioa sustatzen dutenak demokraziaren beldur direnak dira”.

“Hurrengo igandean jokoan” dagoena bi herri eredu direla esan du. Bat, PSOErena, “Espainia deszentralizatua, aniztasuna onartzen duena, eskubide sozialetan aurrera egin nahi duena” eta “gure Hitzarmena eta autogobernua errespetatzen dituena”.

Beste eredua “eskuindarrena” omen da, “Espainia uniformizatua, erkidegoentzat eskumenik ez” duena nahi, eta “zerbitzu publikoen beherakada ekarriko duen zerga jaitsiera enkantearena”.

Chivitek Madrilgo Asanbladan alderdi nazionalistak legez kanporatzeko onartutako proposamena ere izan du hizpide, eta Javier Esparza UPNren presidenteak koalizioko kideen “jarrera hori babesten duen ala ez argitu” beharko lukeela azpimarratu du.

Elkarrekin Podemos

Ione Belarra Elkarrkein Podemosen Kongresurako hautagaiak, Foru Erkidegoan egindako kanpainako azken ekitaldian, botoa oraindik erabakita ez dutenei zuzendu zaie, eta esan die gobernu aurrerakoia nahi badute, hori lortzeko "berme bakarra" euren koalizioa "oso indartsu" egotea dela.

Horrela mintzatu da Iruñean, Arrotxapean, kanpainako azken mezuan, bere egoitzaren ondoan, Neniques Roldan Senaturako hautagaiak eta Idoia Villanueva eurodiputatuak lagunduta. Bertan, botoa erabaki ez dutenei zuzendu zaie beren-beregi, honako hau esateko: "Argi geratu da Pedro Sanchezek bakarkako gobernu bat nahi duela, eta horrek esan nahi du PP abstenitzea edo babestea eskatuko duela”.

"Benetako gobernu ezkertiar aurrerakoi bat, herrialdearen erronka nagusiak bere gain hartuko dituena, ekologista eta feminista, egoteko aukera bakarra Elkarrkein Podemos oso indartsu egotea da", berretsi du.

"Pedro Sanchez ez da bere kabuz mugituko, jendeak bultzatuz gero bakarrik mugituko da", gaineratu du.

EH Bildu

EH Bilduren kanpaina itxierako ekitaldian, Iruñeko Labrit frontoian, Bel Pozueta zerrendaburuak esan du “Espainiako Estatuaren lurralde krisiaren irtenbidea herritarrei hitza ematea eta bozkatzea” dela.

Pozuetak, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia aldamenean zuela, nabarmendu du “autoritarismoaren aurrean demokraziaren aldeko apustua egiten dugun pertsona guztion indarra batzea” dela bidea, eta “nafarren eskubide nazional eta sozialak defendatzeko” konpromisoa hartu du. “Demokraziaren bidea hartzera behartzen ditugu, edo ez dute hartuko”, salatu du.

Hautagai nafarrak azaldu duenez, “dugun esperientziak esaten digu Espainiako Estatuak ez duela onartuko eta aitortuko gure herriek etorkizun propioaz erabakitzeko dugun eskubidea”. “Gustatuko litzaiguke hala izatea, egunen batean Madrilen ohartzea hitz egitea eta eskubide hori onartzea dela independentzia lortzeko oinarria, baina baita marko komun bateko bizikidetzarako ere”, gaineratu du.

Geroa Bai

Geroa Baik “politika erabilgarria egiteko beharra” azpimarratu du kanpaina itxierako ekitaldian, eta gaineratu du “demokrazia eta politika aurrerakoiak pasioz” bizi dituzten politikariak merezi dituela gizarteak.

Uxue Barkosek “Estatuaren bizitza demokratikoaren 40 urteetako” kanpaina “okerrena” izaten ari dela esan du, eta kritikatu du “itxurakeria eta etsipen kanpaina” izan dela.

Estatuko bost alderdi nagusien hautagaiak “ezgaitasunarenak eta etsipenarenak” bezala definitu ditu, horien artean emakumerik ez dagoela nabarmendu aurretik.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena