Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

01:48

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eta PPk astindua jaso du

EITB.EUS

Alderdi Sozalistak akordioak beharko ditu gobernatzeko. PP 137 ordezkaritik 66 izatera pasatu da. Ciudadanosek 57 lortu ditu, eta Unidas Podemosek 42. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Kongresuan.

  • Hauteskunde orokorretako emaitzen grafikoa.

    Hauteskunde orokorretako emaitzen grafikoa. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Alderdi Sozialistak irabazi ditu 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeak, 123 eserleku eskuratuta. Alderdi Popularra da bigarren indarra, baina beherakada nabarmena izan du, 66 ordezkari izango baititu, aurreko legegintzaldian baino 71 gutxiago.

Ciudadanosek 57 eserleku eskuratu ditu, eta Unidas Podemosek 42, Kataluniako En Comu Podem koalizioaren zazpi ordezkariak kontuan hartuta. Vox 24 ordezkarirekin sartu da Diputatuen Kongresuan.

PSOEk eta Unidas Podemosek 165 ordezkari batzen dituzte, eta gehiengo absolutua izateko 176 eserleku behar dira. Beraz, beste talde batzuen babesa beharko lukete gobernatzeko.

Eskuineko blokea (PP-Ciudadanos-Vox) gehiengo absolututik urrunago geratu da, 146 eserleku bilduko lituzketelako.

Horrela, alderdi abertzale eta suberanisten papera garrantzitsua izan daiteke, PSOEk eta Unidas Podemosek gobernua osatu nahi izanez gero, talde horien babesa beharko dutelako.

Katalunian, ERC gailendu da eta 15 eserleku eskuratu ditu; JxCATek, 7. Euskal Autonomia Erkidegoan, ostera, EAJk 6 ordezkari lortu ditu, eta EH Bilduk 4.

Hauteskunde kanpainan, Albert Riverak sarritan azpimarratu du bere asmoa Pedro Sanchez Moncloa Jauregitik kanporatzea zela. Hala ere, zenbakiak soilik kontuan hartuta, beste aukera bat PSOEk eta Ciudadanosek elkarrekin gobernatzea da; izan ere, bi alderdiek 180 eserleku batuko lituzkete.

EAJ gailendu da EAEn, EH Bilduk ordezkariak bikoiztu ditu eta PP kanpoan geratu da

Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJ nagusitu da eta sei eserleku eskuratu ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gehiago. PSE-EEk ere eserleku bat gehiago lortu du eta lau diputatu izango ditu Kongresuak.

EH Bilduk ordezkaritza bikoiztu du, bitik laura. Araban Javier Marotorekin zuen lehia irabazi du eta Euskadiko Alderdi Popularra Kongresutik kanpo utzi du. Halaber, bosgarren ordezkaria lortzear egon da Nafarroan.

Aurreko hauteskunde orokorretako garaileak, berriz, beherakada nabarmena izan du: Elkarrekin Podemosek sei eserlekutatik bi galdu ditu.

Nafarroan, UPNk, Ciudadanosek eta PPk osatutako koalizioak (Navarra Suma) irabazi ditu hauteskundeak, eta bi ordezkari izango ditu Kongresuan. Hala ere, 2016ko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu dituzte hiru alderdi horiek.

PSNk, berriz, botoen % 25,75 lortu du, eta bigarren indarra da Nafarroan. Bina diputatu izango dituzte, beraz, Kongresuan; hots, Unidas Podemosek baino bat gehiago (botoen % 18,64).

Lehia bizi egon bada ere, EH Bilduk ez du azkenik diputaturik lortu, ezta Geroa Baik ere.

Senatuari dagokionez, PSOEk garaipen nabarmena eskuratu du, 121 senatari izango baititu. Alderdi Popularrak, berriz, 56 ordezkari izango ditu; ERCk, 11; EAJk, bederatzi; CIudadanosek, 4; Navarra Sumak (UPN-PP-Ciudadanos) hiru; JxCATek, bi; EH Bilduk, Coalicion Canariak eta Gomerako Talde Sozialistak, bana. Unidas Podemosek eta Voxek ez dute ordezkaritzarik lortu.

Senatari horiei autonomia erkidegoek aukeratzen dituztenak gehitu behar zaizkie: PP (19), PSOE (18), Ciudadanos (6), Unidas Podemos (5), ERC (2), CatalunyaEnComu (1), Compromis (1), EAJ (1), Junts (2), CC (1), Vox (1), eta EH Bildu (1).

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena