Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB

Hauteskunde Orokorrak A10

00:15

Hauteskunde Orokorrak A10

A28

Abascal: 'Hasiera besterik ez da hau. Geratzeko etorri da Vox'

Agentziak | Erredakzioa

“Errekonkistari hasiera eman behar geniola esan genizuen, eta horixe da, hain zuzen ere, egin duguna”, esan du boto-zenbaketaren berri izan ostean egin duen agerraldian.

3:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santiago Abascal Vox alderdiko presidenteak adierazi duenez, “Voxen sarrera Kongresuan hasiera besterik ez da, eta geratzeko etorri gara”. 24 ordezkari lortu ditu Abascalen alderdiak apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan.

“Errekonkistari hasiera eman behar geniola esan genizuen, eta hori da, hain zuzen ere, egin duguna”, esan du hauteskundeetako botoen zenbaketaren berri izan ostean egin duen agerraldian. Colonetik gertu dagoen Margaret Tatcher enparantzan bildu da jarraitzaileekin.

Javier Ortega Smith, Ivan Espinosa de los Monteros eta Rocio Monasterio ondoan zituela, Vox alderdiko buruzagiak eskerrak eman dizkie, “hunkituta”, Voxi botoa eman dioten bi milioi eta erdi boto-emaileei.

Hauteskunde-egunean parte hartu duten ikuskatzaile eta ahaldunak, 50.000 afiliatuak eta mitinetan parte hartu duten milaka espainiarrak ere gogoan izan ditu, eta haiei ere eman dizkie eskerrak.

“Ez diegu hutsik egingo”, ziurtatu du, eta Kongresuan “Espainiaren batasunaren aldeko mezuak” zabalduko dituztela gaineratu du.

Abascalen esanetan, Vox 40.000 boto izatetik 2.500.000 boto izatera igaro da. “Mirari bat izan da, benetan”, esan du. “Kale honetan gora daudenak dira ezkerrak agintean jarraitzeko arduradun bakarrak”, azpimarratu du, PPri zuzenduta.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena