Europakoak 2019
M26
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Izaskun Bilbao eurodiputatua (EAJ). Artxiboko argazkia: EFE
EAJ alderdirik bozkatuena izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako hauteskundeetan. Jeltzaleek bozen % 33,87 eskuratu dituzte. EH Bildu bigarren indarra da, botoen % 22,01ekin. Horrela, alderdi jeltzaleak zein koalizioak europarlamentariak mantenduko dituzte.
PSEk bozen % 18,92 erdietsi ditu. Podemosek botoen % 11,06 eskuratu ditu, eta PPk % 6,45. Ciudadanos seigarren indarra da, bozen % 2,71 lortuta.
Botoen % 99,88 zenbatuta, emaitzak hurrengoak dira:
*ALDERDIA BOT'19 POR'19 BOT'14 POR'14 .
*EAJ 378.665 33,87 208.987 27,96 .
*EH BILDU 246.022 22,01 177.694 23,77.
*PSE 211.536 18,92% 105.043 14,05 .
*PP 72.077 6,45% 77.583 10,38 .
*Podemos 123.608 11,06% 52.655 7,04 .
*EzkerAnitza -- -- 42.182 5,64 .
*UPyD -- ---- 2.919 3,28 .
*Equo -- -- 11.752 1,57 .
*Ciudadanos 30.271 2,71 6.262 0,84 .
*VOX 13.620 1,22 4.217 0,56 .
Parte-hartzea % 65,39koa izan da, eta % 44,52koa izan zen 2014an. Abstentzioa % 34,61ekoa izan da (% 55,48koa, aurreko deialdian). Botoen % 0,57 baliogabeak izan dira; % 1,06 izan ziren aurrekoan.
Aurreko hauteskundeetan egin bezala, EAJ Europako Koalizioaren (CEU) barnean aurkeztu da, CiU, Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciarekin batera.
EH Bildu (Sortu, EA, Aralar eta Alternatiba) BNG, ERC eta beste indar batzuekin batera aurkeztu da Orain Errepublikak koalizioan.
Equo-Berdeak eta Ezker Anitza Podemosekin batera aurkeztu dira.
Nafarroan, PSNk irabazi ditu Europako hauteskundeak 94.583 boto eskuratuta, ondoren PPk 63.364 erdietsi ditu eta EH Bilduk 54.282.
PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, jokoan zeuden 54 eserlekuetatik 20 eskuratuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu.
Ciudadanos Estatuko hirugarren indarra da, Euroganberan zazpi ordezkari bereganatuta. Ondoren Unidas Podemos-IUk sei eurodiputatu izango ditu, eta azkenik Voxek hiru eserleku lortu ditu.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren zerrendak garaipena lortu du Katalunian, 946.370 boto eskuratuta (% 28,57), ondoren PSCk bozen % 22,1 erdietsi ditu eta ERCk % 21,18.
Europa mailan, Europako Alderdi Popularrak (PPE) irabazi ditu hauteskundeak, 178 eserleku lortuta, nahiz eta 38 ordezkari galdu. Sozialistak eta Demokratak (S&D) bigarren indarra izango dira Euroganberan, nahiz eta 33 eurodiputatu galdu.
Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE) hirugarren indarra izango da berriro Europako Parlamentuan. 68 eserleku izatetik 108ra pasatu da, 'Renaissance' Emmanuel Macronen zerrendak jasotako babesak zenbatuta.
Berdeek 71 ordezkari izango dituzte, Europako Kontserbadore eta Erreformistek 58, Askatasunen eta Nazioen Europak 57 (Erresuma Batuko UKIP eta Matteo Salviniren Liga), Askatasunen eta Zuzeneko Demokraziaren Europak 56 (Marine Le Penen eskuin muturra), Europako Ezkerreko Batasunak 42 eta besteek 37.
Emaitza horiekin, PPEk eta sozialistek Euroganberako kontrola galduko dute, eta neoliberalen beharra izango dute akordioak ixteko eta gehiengoa izateko. Parlamentuko hiru talde handienek 422 ordezkari izango dituzte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa