Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Analisia
FELIPE ETXEBARRIA / eitb.com
Azken inkestaren arabera, eskuin muturrak eta euro-eszeptikoek 32 jesarleku lortuko dituzte. 751 jesarlekuk osatzen dutenez Parlamentua, eserlekuen % 4,26 izango dute.
Marine Le Pen
Krisi ekonomikoak eraginda Europar Batasunak gastu murrizketa gogorrak egiteko agindu dizkie erreskatatutako herrialdeei eta orokorrean defizit handia daukaten Estatu kideei.
Ondorioz, inkestek erakusten dutenez, eskuin muturrak eta Europar Batasunaren aurkako alderdiek gora egingo dute datozen Europako hauteskundeetan.
Europako Parlamentuak agindutako azken inkestaren arabera, eskuin muturrak eta euro-eszeptikoek 32 jesarleku lortuko dituzte. Guztira 751 jesarlekuk osatzen dutenez parlamentua, eserlekuen ehuneko 4,26 izango dute.
Emaitzarik aldekoenak lortuta ere, besteak beste; Frantziako FNk, botoen % 20 - 24 bitartean eskuratuko ditu; UKIPek, Britainia Handiko Independentziarako Alderdiak %12-15 bitartean; eta Holandako Askatasuna alderdiak, botoen % 12-15. Guztira 50 jarleku lortu ditzakete kasurik onenean, hau da Europako Parlamentukoen % 6,5.
Proportzio txikiegia erakunde honen erabakietan eragin nabarmena izateko.
Gainera eskuin muturreko talde hauen artean, bata bestearengandik ezberdinak dira, bakoitzaren testuinguruak eraginda.
Hauteskunde hauetan, beste talde politikoek ez bezala, eskuin muturrak ez du Europako Batzordeko presidentetzarako ez du hautagairik aurkezten.
Hauteskundeen ondoren izango duten erronketariko bat talde parlamentarioa eratzea izango da. Bi talde aurreikusten dira.
Lehenengoa Askatasunerako Aliantza Europarra, ondorengo hauek osatuta: Frantziako Fronte Nazionala, Holandako Geert Wildersen Askatasunerako Alderdia, Italiako Iparraldeko Liga, Belgikako Vlams Belang eta UKIP britainiarra.
Bigarren taldea alderdi neofazistek osatuta: Greziako Urrezko Egunsentia, BNP ( British National Party) eta Hungariako Jobbik.
Orokorrean parlamentu berrian izango duten pisua erabakigarria izango ez bada ere, etorkinen aurkako eta Europar Batasunaren aurkako mezuak gehiago entzungo dira, eta beraz, ordezkaritza horren garrantzia ezin da ahaztu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa