EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:05

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Jaurlaritza berriaren osaketa

'Politika egiteko era berria eskaintzeko aurkeztuko dut nire burua'

Erredakzioa

EH Bilduko bozeramaileak azaldu duenez, inbestidura saioan lehendakaria izateko bere burua aurkeztuko du "aldaketa gauzatzeko alternatiba" gisa.

01:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, hemendik gutxira Eusko Legebiltzarrean izango den inbestidura saioan lehendakaria izateko bere burua aurkeztuko du, EAJ, PSE eta PPk defendatzen duten "eredu berdina"ren aurrean, "aldaketa gauzatzeko alternatiba" izateko.

Mintegirekin batera, Maribi Ugarteburu, Leire Pinedo, Dani Maeztu eta Oskar Matute koalizio abertzaleko kideak izan dira. Lehendakarigaia aurkezteko arrazoiak izan dituzte mintzagai kazetarien aurrean.

Mintegik gogoratu duenez, hauteskunde autonomikoetan lortutako botoei esker, EH Bildu bigarren indar politiko da. Gauzak horrela, hauteskundeetako emaitzak eta EAJren lehendakarigaia errespetatzen dituela azpimarratu du,  baina, hauen aurrean, bere burua "aldaketa gauzatzeko alternatiba" gisa aurkeztu nahi duela nabarmendu du.

Honen harira, "agortuta" dagoen egungo eredu instituzional eta ekonomikoa gainditzeko unea heldu dela esan du. "Posible da politika egiteko beste eredua erabiltzea", adierazi du, "aldaketa premiazko beharra baita".

Euskadiren etorkizuna

Halaber, "interes partikularren mesederako" Euskadiren etorkizuna hipotekatu duten azpiegitura handiak kritikatu ditu, Bilboko saihesbideari aipamena eginda. Hala ere, akordioak lotzearen alde egin du, "krisitik ateratzea posiblea delako, politika neoliberalei eusten ez badiegu". "Politika ezkertiarrak nork egiten dituen erakusteko ordua da", adierazi du.

Lehentasunen artean, enplegua eta fiskalitatearen eredua aldatzea aipatu ditu Mintegik. Gainera, malguago izateko eta politika publikoak garatzeko, Euskal Finantzen Kontseilua aldatzea babestuko duela iragarri du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena