Euskadiko hauteskundeetako hautagaiak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia Lizarran (Nafarroa) jaio zen baina Bizkaian bizi da. Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Euskaltzain urgazlea eta idazlea ere bada Mintegi, eta hainbat lan kaleratu ditu. Lan horiengatik hainbat literatura sari bereganatuditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta JonMirande Saria. Hain justu, idazle eta irakasle eskarmentuak komunikatzeko eta hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eman dizkio.
Lehen ere politikan ibilia da Mintegi: azaroko hauteskunde orokorretan, bere burua Senaturako hautagai aurkeztu zuen, Amaiurreko Bizkaiko zerrendetan. Bigarren zegoen bertan, baina ez zen aukeratua izan. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan ere Herri Batasunako zerrendetan joan zen. Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da.
Hauteskundeetara 'adostasunetara guztiekin heltzeko" prest eta Lehendakaritzari erakunde izaera emateko asmoz doa. Akordioen aldekoa, “paktoak eta elkarrizketak beharrezkoak eta ezinbestekoak" izango direla nabarmendu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa