EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Domunentua proposamenekin
Erredakzioa
Sozialistek ETA behin betiko desegitea proposatu dute, presoak gizarteratzea bilatuz. EAJri zuzendutako dokumentuak neurri ekonomikoak ere jaso ditu.
Patxi Lopez, PSE-EEko lehendakaria. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
PSE-EEk EAJri dokumentu bat aurkeztu dio, bertan ETAko presoak gizarteratzearen alde azaldu da, legezkotasuna eta taldeak "indarkeria errefusatzeko" baliabide propioak errespetatzen dituen eta bakearen gizartean sartzeko prest dauden bitartean. Sozialistek ETA behin betiko desegitea proposatu dute, presoak gizarteratzea bilatuz. EAJri zuzendutako dokumentuak neurri ekonomikoak ere jaso ditu.
Patxi Lopez jardunean dagoen lehendakariak Iñigo Urkullu EAJko buruari 15 orrialdeko testu bat plazaratu dio, bertan, ekonomiaren, bakearen eta autogobernuaren inguruko neurriak azaldu dizkio, akordioetara iristeko.
Bakegintza
Bizikidetzari dagokionez, PSE-EEk bakearen batzorde txostengilean lan egiten jarraitzearen alde egin du. Azken legealdian osatu zuten hori.
Azaroaren 10a Memoriaren Egun Instituzionala izaten jarraitze babestu du, baita Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Erakundea garatzea ere.
Autogobernua
Euskadiren etorkizuneko marko politikoaren harira, Lopezek esan du "euskal autogobernuaren konpromisoa indartzea" eta aro berrian "herritarren arteko liskarrak" ez egotea izango dela bere helburua.
Ekonomia
Bidalitako dokumentu potoloa gai ekonomikoaren ingurukoa da. Lopezek paktu ekonomiko handi bat defendatu du, "botere politikoa banatzea"z gain, erakundeen eta zergen arteko erreforma bat jasotzen duena, lanpostuak eta zerbitzuk sozialak lehenetsita.
Oraindik lehendakari denaren ustez, EAJri Gobernu indartsua komeni zaio, eta, ondorioz, akordioak bilatzea beharrezkoa dela uste du egonkortasuna emateko eta Gobernuko aurrekontuak onartzeko. PSE-EE egonkortasun paktu baterako prest dago, Osasunean, Hezkuntza, Segurtasunean eta Zerbitzu Sozialetan murrizketak ez diren bitartean.
Lanpostua eta hazkuntza lehentasuna direla nabarmendu du, eta Parlamentuan batzorde txostengile bat eratzea proposatu du euskal erakundeen sarea modernizatzeko.
Lopezek erreforma fiskal baten alde egin du, diru-bilketa igotzeko, eta 1,5 milioi euroak gainditzen dituzten ondare pertsonalen gaineko zerga berri bat proposatu du.
Etxeak hustearen arazoaren inguruan ere hitz egin du PSEk, eta, horregatik Jaurlaritza berriari Legebiltzarrera lau urte hauetan arazo hori gaindituko duen plan bat eramatea eskatu dio, kalteak jasan dituztenei irtenbideak eskaintzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa