Euskadiko hauteskundeetako hautagaiak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari sozialista da Patxi Lopez (Portugalete, 1959), Trantsizioaren ondorengo lehen Euskal Kontseiluko presidente izan zen “Ramon Rubial buruzagi sozialista historikoa ahaztu barik”, berak beti gogora ekartzen duen moduan. 2009. urtean Lehendakaritzara heldu zen, PPren babesari esker.
Musika, argazkilaritza eta Athletic oso gogoko dituela dio Patxi Lopezek. Gaztetik, politika gaietan murgilduta egon zen ( Eduardo Lopez Albizu ‘Lalo’ sozialista da Patxiren aita). 16 urterekin Euskadiko Gazte Sozialisteetako kide bihurtu zen eta, bi urte beranduago, PSEko afiliatua. Begoña Gil buruzagi sozialistarekin ezkonduta dago.
EHUn Injinerutza Industriala ikasketak hasi zituen baina, 28 urte zituela, karrera utzi eta Madrilgo Kongresura joan zen: Bertako diputaturik gazteena izan zen, Jose Luis Rodriguez Zapateroren atzetik. 2002. Urtetik PSEko idazkari orokorra da, eta PSOEko Batzorde Federaleko kidea.
Urriaren 21ean hauteskunde autonomikoak aurreratu ondoren, “elkarrizketa eta akordio garai berri bati” ateak zabaldu dizkio. Gauzak behar bezala egin dituela sinetsita amaituko du agintea: “gure konpromisoak bete ditugu”. Balantzea egiteko garaian, ez du zalantzarik: Euskadin terrorismoari azkena eman diogula esan dezaket”.
Lopezek ez du argitu bere etorkizun politikoa Jaurlaritzako aulkian berriro jesartzen ez bada. Datozen hauteskunde orokorretan sozialistenhautagaitza gidatzeko primarietan parte har dezakeela esan da hainbat komunikabideetan. Alderdiarenazken Kongresuak Harreman Politikoen arduradun izendatu zuen, eta Rubalcabaren ondoraeraman du ardura horrek.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa