EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Bilbon
Erredakzioa
Patxi Lopezen arabera, nazionalistentzat dena "Euskadiren eta Espainiaren arteko norgehiagoka" da eta "identitatearen kontuarekin itsututa" daudela salatu du.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Patxi Lopez lehendakariaren arabera, "Euskadiko arazoa elkarbizitza da, ez Espainiarekin duen harremana".
Lehendakarigai sozialistak alderdiko boluntarioen egoitza inauguratu du, Bilboko Errekalde auzoan. 415 kidek "sozialisten mezua euskal kaleetan zehar zabalduko" dutela eta herritarren arazoen "belarriak" izango direla azaldu dute.
Bestalde, Lopez Alderdi Egunaz mintzatu da. "Guk autogobernua defendatzen dugu, beste batzuek, ordea, Arabako zelaietan, Goodbye Spain (Agur, Espainia) eta independentziaren aldeko oihuak egingo dituzte".
Lopezen arabera, nazionalistentzat dena "Euskadiren eta Espainiaren arteko norgehiagoka da; identitatearekin itsututa daude". Ildo honetan, arazoa ez da "Euskadiren eta Espainiaren arteko harremana, arazoa hemen dago, euskal herritar ezberdinen arteko elkarbizitzan", adierazi du.
PPren aurkako kritikak ere egin du Patxi Lopezek, eta "Rajoyren murrizketen aurka azaldu den erkidego bakarra izan gara", aipatu du.
Azkenik, Arnaldo Otegiren aurka ere mintzatu da; izan ere, argitaratu berri duen liburuan, Euskadin bakea lortzearen merezimendua ezker abertzaleak duela esan du.
Lehendakariaren arabera, "ez diegu ezer zor; eurek mantendu dute indarkeria 40 urtez, txalo egiten baitzuten, eta orain, errealitate hori onartu behar dute", ondorioztatu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa