EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:50

EAE-ko Hauteskundeak 2020

PSE-EEren Biltzar Politikoa

Lopez: 'Proposamen independentisten aurkako euskarria gara'

Erredakzioa

Lehendakariak "Gobernu sozialistaren lau urte gehiago" eskatu ditu "EAEn berdintasuna finkatzeko eta ezberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko".

01:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariaren arabera, sozialistak "Ibarretxe plan berrien eta proposamen independentisten aurkako euskarria" dira. "Atzera buelta eta zatiketen aroa ekiditeko bermea gara, herrialde bateratu batean bizitzen jarraitu ahal izateko", azpimarratu du.

PSE-EEren Biltzar Politikoaren amaiera ekitaldian, "Gobernu sozialistaren lau urte gehiago" eskatu ditu "EAEn berdintasuna finkatzeko eta ezberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko".

"Geldiezinak gara, horregatik, urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan irabazi dezakegu", adierazi du. Era honetan, "PSE-EErekin ez da lehen eta bigarren mailako herritarrik egongo", gaineratu du.

Halaber, hezkuntzak "aurrera" egiten jarraitzeko bermea direla adierazi du, "gurasoek duten diruari jaramonik egin gabe, denek ezagutzara sarbidea izateko".

Ildo honetan, hezkuntzaren erreformak "zentralizazioa" dakarrela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak, "Jaurlaritzaren eskumenak murrizten ditu hezkuntza sistema propioa kudeatzeko", gaineratu du. Horregatik, "Estatutuan dauden hezkuntzaren inguruko eskumenak" aldarrikatu ditu.



Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena