EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
A21
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
Itxaso Atutxa, BBBko presidentea, artxiboko irudi batean.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek utzitako emaitzak aztertu eta aurrera begirako lan-ildoak marrazten hasteko eguna da gaurkoa. EAJk irabazi zituen bozak, baina inoiz ez bezala, eserlekuetan EH Bildurekin berdinduta — 27na eskuratu dituzte indar abertzaleek: jeltzaleek 4 galdu dituzte eta ezker subiranistak 6 irabazi —. Azken legealdiotan EAJk gobernu-bazkide izan duen PSE-EEk bi eserleku gehiago lortu ditu (12), eta bien arteko baturak gehiengoa ahalbidetzen du, berriro.
Agertoki horrekin, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea "pozik" agertu da, "EH Bilduren gorakada ukatu gabe", euskal gizarteak berriro EAJ jarri duelako lehen indar moduan. "Lehen indarra izaten jarraitzen dugu. EH Bilduren datuak oso onak dira eta hori aintzat hartzen dugu... Erantzukizun horrekin eta umiltasunez jarraituko dugu lanean".
Alternantzia aukera inoiz baino errealagoa den galdetuta, Atutxak dio "EH Bildu lehen indarra balitz, aukera hori errealagoa" izango zela. Nolanahi ere, uste du "egunen batean helduko da", eta horretan eragina izango dute "Espainian beharko diren gehiengoek".
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun. "Negoziazioaren parte bat da hori. Zentzuz jokatu behar da eta ondo landu. Zenbat eta gehiago landu, errazagoa da elkarbizitza hurrengo lau urteetan… beti bezala, akordioak errespetatzea eskatuko diegu sozialistei".
Bere hitzetan, orain, Imanol Pradales lehendakarigaiari dagokio etorkizunean exekutiboak izango duen egitura erabakitzea, eta horren arabera, zehaztu beharko da sail banaketa. "Zenbat sail eta sail bakoitzak zenbat eskumen izango dituen. Hori da garrantzitsua".
Udal eta Foru hauteskundeen ondoren egin zuten bezala, erantsi du, "boto transferentzia edota orain lau urteko abstentziotik zer jaso dugun" aztertzeko eguna da. "Datu asko dago aztertzeko eta hausnartzeko. Erabakiak hartu behar dira", esan du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa