EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:52

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I25

Urkulluk alderdi guztiekin hitz egingo du, egonkortasuna bilatzeko

Agentziak | Erredakzioa

EAJko lehendakarigaiak gobernu berria osatzeko “erantzukizuna” onartu du, eta akordio anitz bat lortzeko borondatea berretsi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak hauteskundeetako garaipena eskertu du gaur, eta bihartik aurrera alderdi guztiekin hitz egiten hasiko dela iragarri du, Gasteizko gobernu berriari “egonkortasuna eta sendotasuna” emateko.

EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak, 29 ordezkari eskuratuta. Jeltzaleek 397.664 boto (botoen % 37,65) lortu ditu, 2012ko hauteskundeetan baino ia 13.000 boto gehiago, nahiz eta abstentzioa duela lau urte baino handiagoa izan.

EAJren garaipen handienetarikoa izan da; izan ere, bere ordezkaritza handitu du, nahiz eta Elkarrekin Podemos Legebiltzarrean 11 ordezkarirekin sartu. Jeltzaleek hiru lurraldeetan lortu dute garaipena, boto-kopuru eta botoen ehuneko handiagoak eskuratuta.

EAJren 29 legebiltzarkideek EH Bilduren eta Podemosen arteko batuketa gainditzen dute. Horrek Iñigo Urkulluren izendapena bermatzen du ia, bigarren bozketan bada ere. Jeltzaleek bazkide bakarra behar dute legealdian gehiengo osoa izateko.

“Ari, ari, ari, Urkullu lehendakari” oihu artean hartu dute alderdikide eta lagunek Urkullu. EAJko lehendakarigaiak gobernu berria osatzeko “erantzukizuna” onartu du. Bestalde, akordio anitz bat eta Estatuarekin “aldebiko” harremana lortzeko borondatea berretsi du.

;">

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena