EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:13

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I25

Alonsok PPren 'emaitza paregabea' goraipatu du

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskundeetan lortutako emaitzekin oso “pozik” agertu da Euskadiko PPren presidentea. Lehendakarigaiaren hitzetan, “PP gaur atzo baino askoz indartsuagoa da”.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Popularrak Euskadin “emaitza paregabea” lortu duela goraipatu du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak. Podemosen sarrerari eutsi diotela azpimarratu du PPko lehendakarigaiak. Bestalde, Feijoo zoriondu du, eta PSOEk “hemen eta Galizian porrot” egin duela adierazi du Alonsok.

“Kontuan izan behar da hautetsontziek diotena, espainiarrek nahi dutena eta euskal herritarrek eta galiziarrek esandakoa”, adierazi du Alonsok.

Alonsok Gasteizko hotel batean egin du agerraldia. Hauteskundeetako emaitzek EAJri eman diote eserleku kopururik handiena (29), eta EH Bildu (17), Elkarrekin Podemos (11) eta PSE eta PP (9na) geratu dira ondoren.

“Pozik”

Hauteskundeetan lortutako emaitzarekin “pozik” agertu da Euskadiko PPren presidentea. Lehendakarigaiaren hitzetan, “PP gaur atzo baino askoz indartsuagoa da”. “Alderdiaz harro nago”, erantsi du.

Halaber, PPk Galizian berriz ere gehiengo absolutua lortu duela goraipatu du Alonsok, eta Nuñez Feijoo zoriondu du, lortutako “emaitza bikainagatik”. “Itxaropen handia da Espainia osoarentzat”, azaldu du.

.

.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena