EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
EH Bildu
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi alderdietako ordezkariek idatziak aurkeztu dituzte Gipuzkoako Hauteskunde Batzordean.
Albisteak (3)
EAEko PPk eta Ciudadanosek inpugnazioak aurkeztu dituzte gaur Gipuzkoako Hauteskunde Batzordean Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaiaren hautagaitzaren aurka.
Nicolas de Miguel Ciudadanoseko lehendakarigaia izan da idatzia erregistratzen lehena, eta buruzagi abertzalea hauteskundeetan egon ez dadin, euren esku dagoen guztia egiteko prest daudela nabarmendu du.
Horren esanetan, bere "betebeharra" delako eta "biktimekin eta herri espainiarrarekin" konpromisoa dutelako aurkeztu dute inpugnazioa.
"Espainiar guztiok legearen eta zuzenbide-estatuaren menpe gaude, eta jaun hau ere bai", adierazi du.
Apur bat geroago, PPko ordezkari bat bertaratu da Hauteskunde Batzordera, alderdi horren idatzia emateko.
Testu horretan, "hautagai gisa baztertzea" eskatu dio PPk erakunde horri, eta hautagai abertzaleak "terrorismoagatik ezarritako kondena saihestu nahi" duela salatu du.
PPk eta Ciudadanosek ez ezik, UPyDk ere iragarri zuen inpugnazioa aurkeztuko duela.
Atzo, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ebatzi zuen EH Bilduk ezin duela Arnaldo Otegi hautatu lehendakarigai gisa, Auzitegi Nazionalak kargu publikoan aritzea debekatu eta sufragio pasiborako eskubidea kendu baitzion Bateragune auziko kondenan.
Otegiren defentsak argudiatu duenez, kargu publikoan aritzeko debekuan akats tekniko bat dago, epaian ez ziotelako zehaztu zer kargu dituen debekatuta. Iker Casanova preso ohiari berdin gertatu zitzaion, eta legebiltzarkide bihurtu ahal izan zen.
Botoak jasotzeko eskubidea (sufragio pasiboa) izateko debekuari dagokionez, zigor hori Otegi espetxetik atera zenean amaitu zela esan du Iñigo Iruin abokatuak.
Nolanahi ere, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ez ditu argudio horiek aztertu, eta hautagai abertzaleak gaitasungabetzeko kondenak dituela egiaztatu besterik ez du egin. Horrenbestez, bide judiziala abiatu beharko du EH Bilduk.
o du EH Bilduk.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa