21:05

gaztea

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak: hau da bigarren egunerako prestatu dizueguna

B. F. | EITB Media

18:00etan emango diogu hasiera bigarren eguneko programazioari. Photocalletik igaro ostean, sariak banatu eta ETSren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Euskaldunako Urban Hallen.

  • Gaztea Sariak 2024

    Gaztea Sariak 2024

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaztea Sariei hasiera borobila eman diegu, Eirek irabazitako talde berri onenaren garaikurra banatuta eta Gorka Urbizuren kontzertu ahaztezinaz gozatuta.

Bigarren egun honetan, 18:00etatik aurrera photocallean izango dugu Jon Fernandez lankidea, publikoa, gonbidatuak eta artistak zuzenean elkarrizketatzen.

19:00ak aldera, Ainhoa Vitoriak eta Ibon Fernandezek aurtengo garaikurrak banatuko dituzte, gala ikusgarri batean.

Bideoklip onenaren kategorian, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO', Merina Gris eta Delaporteren 'ALMAR', Bulegoren 'Zure begi horiek', Amoranteren 'Habanera' eta Sara Zozayaren 'Caravan' dira aurtengo hautagaiak. 

Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC dira Kutxabank Korner Zuzeneko Onenaren Gaztea Sarirako bost hautatuak. Azken urtean jendaurrean eskainitako ikuskizunei esker lortu dute izendapena.

Urteko diskoaren kategorian, berriz, ZETAKen AAZTIYEN, IZAROren cerodenero, Nøgenen Åben Cirkel, Ibil Bediren Goldea eta Verde Pratoren Adoretua albumak lehiatuko dira.

Abesti onenari dagokionez, Bulegoren "Zure begi horiek", Leihotikan eta Gorka Urbizuren "Etorkizuna ginenean", Nøgen eta David Ruizen "Abendua", Tatta eta Malakiasen "Zure atzetik" eta Dupla eta Julietaren "Gau zoro bat Bartzelonan" dira bost hautagaiak.

Azkenik, ZETAK, Merina Gris, Ibil Bedi, Neomak eta Ben Yart dira 2024ko Gaztea Sarietako talde edo bakarlari onenaren kategoriako bost izendatuak.

Sarien irabazleak ezagutzeaz gain, galan zehar zuzeneko emankizunez gozatzeko aukera izango da.

Bukatzeko, ETSk Gaztea Sarien oholtza astinduko du, zuzeneko ikusgarri batekin.

Tiketik gabe gelditu zirenek aukera izango dute kontzertuak eta gala streaming bidez ikusteko, zuzenean, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean. Gainera, arratsaldean zehar gertatutako guztia jarraitzeko aukera izango duzue Gaztearen sare sozialetan

Nola iritsi

Egun jendetsua izango da Bilbon, Gaztea Sariek Errege Kopako finalerdiko itzuliko partidarekin kointzidituko dutelako. Horregatik, gomendagarria da Euskaldunara denboraz gerturatzea. Kontsultatu hemen nola iritsi.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena