20:59

gaztea

Gaztea Sariak

Gaztea Sarietarako gida: ordutegiak, kontzertuak, alfonbra gorria eta nola iritsi

B. F. | EITB Media

Otsailaren 28an eta 29an ospatuko ditugu Gaztea Sariak, Euskalduna Bilbaon. 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, baina komenigarria da goizago gerturatzea, egun jendetsuak izango baitira.

  • Neomak, 2023ko Gaztea Sarietan

    Neomak, 2023ko Gaztea Sarietan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 28an eta 29an ospatuko ditugu Gaztea Sariak, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall espazioan.

Euskal musikaren 2023ko uztak utzitako onena saritzeaz gain, Gorka Urbizu eta ETSren kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu. Aurretik, alfonbra gorrian gonbidatuak ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera izango da.

Ordutegia

18:00etan irekiko ditu ateak Euskaldunako Urban Hallek. Gaztea Sarietako photocallera iristen lehenak izan nahi baduzue, gerturatu denboraz. Bertan, Jon Fernandez lankidea izango dugu, izendatuak eta gonbidatuak elkarrizketatzen.

Sari banaketa 19:00etan hasiko da, Ainhoa Vitoria eta Ibon Fernandezen eskutik. Sarien irabazleak ezagutzeaz gain, zuzeneko emankizunez gozatzeko aukera izango da.

Garaikurrak banatuta, kontzertuen txanda heldu da. ETSk astinduko du agertokia, Gaztea Sariei merezi duten itxiera paregabea emateko.

Nola heldu

Egun jendetsuak izango dira Bilbon. Izan ere, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko da San Mamesen, Atletico Madril eta Athletic Cluben artean, 21:30ean. Litekeena da kirol ekitaldiak trafikoan eragina izatea, batez ere San Mameseko Bilboko sarbidean, Bilboko Udalak oraindik abisurik eman ez duen arren.

Horregatik, Gaztea Sarietara etortzekoak zareten guztioi denboraz ibiltzeko gomendioa egin nahi dizuegu. Garraiobide publikoa erabili nahi izanez gero, honako aukerak proposatzen dizkizuegu:

Metroa

Bilbon bazaude, Indautxu, Moyua eta San Mames geltokiak dira Euskaldunara gerturatzeko aproposenak (hirurak daude 10-15 minutura). 

Autobusa

Bilbora autobusez iritsiz gero (Bilbao Intermodal geltokira), hainbat aukera dituzu Euskaldunara gerturatzeko. Oinez joan nahi baduzu, 10 bat minutuan egingo duzu kilometro bateko bidea. Bestela, Bilbao Intermodal parean tranbia har dezakezu (San Mames geltokia) Boluetako noranzkoan, eta Euskalduna geltokian jaitsi.

Trena

Euskotrenen iritsiko bazara, jaitsi Alde Zaharreko geltokian, hartu metroa (1 edo 2 linea) eta jaitsi Moyua, Indautxu edo San Mamesen. Bestela, jaitsi Alde Zaharrean eta hurbildu Arriagako tranbia geltokira. Bertan, hartu La Casillako noranzkoko tranbia, Euskalduna geltokira iritsi arte.

Feve edo Renferen trenean bazatoz, metroko konexioa egin dezakezu Abando geltokian jaitsita. Bestela, egin konexioa Renferen aldirietako trenarekin (Abandon) eta San Mames geltokian jaitsi.

Azkenik, autoan etortzeko asmoa baduzu, kontuan izan trafikoa mantsoa egongo dela eta aparkatzeko arazoak egon daitezkeela

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena