17:37

gaztea

BBK LIVE

Gazteak Villano Antillano musikariari egindako elkarrizketak muga guztiak gainditu ditu

eitb media

Musikari puertorricarrak Gaztearen mikrofonoan salatu zuen lehen lerroko artistek uko egiten diotela politika kontuetan sartzeari dirua lehenesten dutelako, eta Interneteko sare sozial guztietan zabaldu dira adierazpen horiek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaztea irratiak mugak gainditzen jarraitzen du, eta horren adierazle da asteburu honetan ospatu den BBK Live jaialdian Villano Antillano musikariari egindako elkarrizketa mundu osoan zabaldu izana.

Rap kantari eta musikagile puertoricarrak Gaztea irratiko mikrofonoan salatu zuen lehen lerroko artistek uko egiten diotela politika kontuetan sartzeari dirua lehenesten dutelako. Berak, berriz, argi utzi zuen ez dela isilik geldituko, eta jazarpena jasaten dutenen alde borrokan jarraituko duela.

Bada, Interneteko sare sozial guztietan zabaldu dira adierazpen horiek. Elkarrizketa zati horrek bi milioi ikustalditik gora ditu Twitterren, eta 240.000 erreprodukzio eta 43.000 atsegite baino gehiago Gaztearen TikTok kanalean.

@gaztea Politika eta artista izatea @LA VILLANA-ren iritzia ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ #politika #artista #bbklive #bilbaobbklive #elkarrizketa #lgtbiq #politica #entrevista #viral #fyp #parati ¿ sonido original - GAZTEA

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena